Otsailaren 24an Vladimir Putinek Ukrania inbaditzeko agindua eman zuen.
Euskal herriko beste hainbat herritan bezala, Ukraniaren aurkako erasoa salatu eta gerraren kontrako aldarria egiteko kontzentrazio baterako deialdia egin zen Mendaron ere, hilaren 25erako. Deialdi horrekin bat egin zuen Arno Guraso Elkarteak eta 120 lagun bildu ziren herriko enparantzan. Besteak beste, Mendaron bizi den Yuliya Propopenko ukraniarrari eta haren familiari elkartasuna eta babesa eskaini nahi izan genien bertaratutakoek.
Mendaroko familia ukraniarrekin elkarlanean janaria eta bestelako gauzen jasotze-kanpaina jarri genuen Arnotik abian, otsailaren 28rako eta martxoaren 1erako. Izugarrizko lana egin da bi egunotan. Yuliyaren esanetara aritu gara. Herritar asko gerturatu da laguntzera.
Itzela izan da mendaroarren erantzuna. Batu dira 4000 musuko (maskarilla) eta 2000 bata kirurgiko inguru, 2000 janari-kontserbatik gora, 400 pakete konpresa/tanpoi,… Udaletxeko atariko lokala txiki gelditu zaigu eta Gaile-Tiak-eko biltegia erabili behar izan dugu jasotakoak gorde ahal izateko. Eskerrik asko, June!
Elgoibarko Etxeberria Funerariak lagunduta, OSORO garraio enpresako kamioi bat ekartzea lortu da. Gaur goizean 8-10 lagun bildu gara gurean jasotakoak kargatzeko eta Mendarotik Elgoibarrera joan da gero kamioia, han bildatutako jeneroen bila. Arno Guraso Elkarteko kideok eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu lagundu duzuen mendaroar guztiei.
Eta gogoan izan norbait laguntzeko gogoz gelditu bada, inguruko herrietan ere izango duela horretarako aukera. Eibarren, esate baterako, Ucrania-Euskadi elkartearekin elkarlanean arropa termiko, janari, higienerako produktu, botika eta bestelakoen bilketak igandera arte jarraituko du martxan goizeko 10etatik arratsaldeko 20:30etara etenik gabe, Beheko Tokia Jubilatuen etxeak Karmen kalean duen lokal berrian.

Abrumadora respuesta de los y las mendaresas a la convocatoria de recogida de material y comida para Ukrania

El 24 de febrero Vladimir Putin ordenó la invasión de Ucrania.
El 25 de febrero se convocó una concentración para clamar en contra de la guerra, al igual que en otras localidades de Euskal Herria. En dicha protesta se concentraron en torno a 120 personas, entre ellas, la ucraniana afincada en Mendaro Yuliya Propopenko y su familia. A esta convocatoria se adhirió la Asociación de madres y padres ARNO.

Finalmente, se ha logrado traer un camión de la empresa de transporte OSORO acompañado por Etxeberria Funeraria de Elgoibar. Esta mañana nos hemos reunido entre 8 y 10 personas para cargar todo lo recogido. Después de cargar en Mendaro, el camión se ha dirigido a Elgoibar a seguir con la carga del material recogido en el pueblo vecino.
Desde la Asociación de madres y padres ARNO, os damos nuestro más sincero agradecimiento por vuestra colaboración
Os recordamos que si alguien se ha quedado con ganas de seguir ayudando, puede hacerlo en los pueblos del entorno. Por ejemplo en Eibar, donde en colaboración con la asociación Ucrania-Euskadi
sigue recogiendo ropa térmica, comida, productos de higiene, medicamentos y otros hasta el domingo
en horario de 10 de la mañana a 20:30 de la tarde ininterrumpidamente. dicha recogida se realiza en el nuevo local del hogar del jubilado en la calle Karmen.