Inauterietan gure neska-mutikoek oporrak izaten dituztenez, aurtengoetan Aizpe elkartera gonbidatu ditugu “Mendaroko bizkotxoak gogoan” izenburupean antolatu ditugun tailerretan parte hartzera.

4 saiotan banatu genituen izena eman zuten haur, gaztetxo eta gurasoak. Guztira 100 lagun (82 ikasle eta 18 guraso) gerturatu zaizkigu. Parte hartzaileen %55 neskak izan dira eta %45 mutilak.

Hasteko, Mendaroko bizkotxoen inguruko kontu zahar batzuk ezagutu ditugu garai bateko telebistako saio eta liburuetako testu desberdinak abiapuntu moduan hartuta. Ikusleen barretxoak eragin dituzten antzerki-saio txiki batzuk ere egin ditugu. Eta nola ez, sukaldari lanetan ere jardun gara.

Konfitero trebeegiak ez bagara ere, errezetaren nondik norakoak ezagutu ditugu eta XIX.mendean Altzolako bainuetxeko bezero dotoreek txokolate beroarekin batera dastatzen zituzten opiltxoen testura eta zaporea sumatzera iritsi gara, neurri batean.

Tarte polit askoak pasa ditugu osagaien kantitateak kalkulatuz, zuringo-gorringoak banatuz, zuringoak “elur puntura” jasotzeko eskuak nekatuz, Aizpe elkartean atzera eta aurrera jangelatik sukaldera bueltaka, eta lagunen ondoan txokolate beroa hartzen.

Eta bizkotxoak… ba, ez zaizkigu dotoreegiak atera. Eta gustoz, ba, batzuren ustez ederrak eta beste batzuri ez omen zaizkie batere gustatu. Baina galdetutako denek erantzun dute oso ondo pasatu dutela. Eta hori entzunda, gu pozik!

Eskerrik asko Azipe elkarteari ekimen hau posible egiten lagundu izanagatik. Eta eskerrik asko batez ere zuei, tailerretan parte hatu duzuen neska-mutil eta ama (aitarik ez da arrimatu!) guztiei. Lehengo zaharrek esaten zuten moduan… “Etorri hurrenguan ere!”

“Bizcochos de Mendaro”

Como en carnavales nuestros niños y niñas disfrutan de vacaciones, este año les hemos invitado a la sociedad Aizpe a participar en los talleres que hemos organizado bajo el título “Mendaroko bizkotxoak gogoan”.

Dividimos en 4 sesiones a las niñas y niños y madres que se apuntaron. En total se han acercado 100 personas (82 alumnos y 18 madres). El 55% de los participantes han sido chicas y el 45% chicos.

Para empezar, hemos conocido algunas viejas historias sobre los bizcochos de Mendaro a partir de los diferentes textos de los programas de televisión y libros de antaño. También hemos hecho unas pequeñas sesiones de teatro que han provocado las risas del público. Y cómo no, también hemos trabajado de cocineros.

Aunque no somos demasiado hábiles confiteros, hemos conocido los entresijos de la receta y hemos llegado a sentir, en cierto modo, la textura y el sabor de las tortitas que degustaban junto al chocolate caliente los elegantes clientes del balneario de Alzola en el siglo XIX.

Hemos pasado muy buenos ratos calculando las cantidades de los ingredientes, separando las yemas de las claras, cansando los brazos para levantar las claras al punto de nieve, dando vueltas del comedor a la cocina en la sociedad Aizpe y tomando chocolate caliente junto a los amigos y amigas.

Los bizcochos no nos han salido demasiado elegantes.  Algunas personas decían que estaban buenísimos otras decían que no les gustaban nada.. Pero todos y todas responden que lo han pasado muy bien. Y oyendo esto, ¡nosotras felices!

Gracias a la sociedad Aizpe por haber contribuido a hacer posible esta iniciativa. Y gracias sobre todo a vosotros y vosotras,  chicas, chicos y madres (¡ningún padre se ha animado!) que habéis participado en los talleres. Como decían los viejos de antes, “Etorri hurrenguan ere!” (que significa algo así como, “volved la próxima vez”)