ARNO Guraso Elkartea

Mendaro Ikastolako guraso elkartea / AMPA de Mendaro Ikastola

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK MENDARON| Actividades extraescolares en Mendaro

Gune honen helburua Mendaron eskaintzen diren eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa ematea da. Baliteke diren guztiak ez egotea. Zerrendan ez dagoen baten bat ezagutzen baduzu, pozik jasoko genuke informazioa edo informazio-kartela.

Zerrenda osatzen joango gara datozen egunetan

El objetivo de este espacio es el de ofrecer información sobre las actividades extraescolares que se ofertan en Mendaro. Es posible que no estén todas las que son. Si conoces alguna que no está en el listado, estaremos encantadas de que nos envíes la información o cartel informativo. Iremos completando el listado en los próximos días

Ballet, English, Yoga, Xakea, Mendaro dantzan.., Musika eskola, Ludoteka, Gaztelekua, pelota, Euskal dantza..,

Musika Eskola

Ballet

English

Yoga

Xakea

Mendaro Dantzan

Ikasturte honetan aldaketa berriekin gatoz: orain arte izan ditugun taldeez gain, 18 urtetik gorako helduentzat Dantza Fitness klaseak eskaintzeko asmoa dugu. Beraz, musikaren erritmoan kirola egin nahi baldin baduzu edota dantzan hasteko gogoa baldin baduzu, hemen duzu aukera!
Horretarako, berri hauek ezagut ditzazuen eta kurtsoa hasi aurretik elkar ikus gaitezen, larunbatean Irailak 18, Ate Ireki eguna antolatu dugu. Gu ezagutzeko eta zuen proposamenak entzuteko gonbidatzen zaituztegu.11etatik aurrera hasiko ditugu ekintzak Azpilgoetako kultur etxean zein bertako elizpean ere. Egunean bertan kurtso honetan gurekin dantza egiteko zure izena emateko aukera izango duzu 
LARUNBATEKO EGITARAUA 
11:00-11:45  DANTZA FITNESS (Lehenengo taldea) (18 urte baino gehiago dituztenentzat)
11:45-12:30  DANTZA FITNESS (Bigarren taldea) (18 urte baino gehiago dituztenentzat)
*Jende asko hurbilduz gero, bi talde osatuko ditugu aforo arauak direla eta.
12:45- 13:45  DANTZA GARAIKIDEA (11-12 urtetik 17 urte bitartekoentzat) 
Eta bitartean…11:00-12:30  SORMEN TAILERRAK (11 urte baino gutxiago dituztenentzat)

Laister.., Musika eskola, Ludoteka, Gaztelekua, pelota, Euskal dantza..,

Utzi iruzkina