Asko uste gabe izaten dira istripuak; eskatu gabe iristen da nahigabea sarri, eta zer esanik ez haurrak tartean direnean. Sarri gertatu ohi dira ezbeharrak haurrak inguruan ditugunean, eta horregatik, ezinbestekoa irizten diogu egoera horietan arreta edo irtenbide on bat emateko oinarrizko ezagutza geureganatzeari. Horregatik, lehen sorospenei buruzko saioa antolatu dugu Gurutze Gorriaren laguntzarekin.
Ikastaroa maiatzaren 8an izango da, udaletxeko Otarre aretoan, 10:00etatik 13:00etara. Pandemia egoeran bete beharreko segurtasun neurriak betetzeko, ezinbestekoa zaigu interesa duzuenok aurrez izena ematea. Izena ematen duzuenoi formulario bat bidaliko dizuegu gero, zuen hizkuntza gaitasunaren inguruan galdetzeko, ahal den neurrian ikastaroa zuen neurrirakoa egiteko.
Izena emateko, idatzi hona: arnoformakuntza@gmail.com
Curso de primeros auxilios el 8 de mayo
Los accidentes suelen ser frecuentes cuando tenemos menores alrededor, por lo que consideramos imprescindible adquirir conocimientos básicos para una buena atención o solución para estos casos. Por eso, hemos organizado una sesión de primeros auxilios con la colaboración de Cruz Roja.
El curso tendrá lugar el 8 de mayo en la sala Otarre del Ayuntamiento de 10:00 a 13:00 horas. En situación de pandemia, es imprescindible la previa inscripción de los interesados e interesadas. Una vez hecha la inscripción os mandaremos un formulario para rellenar en el que os preguntaremos sobre competencias lingüísticas para poder adaptar el curso a vuestras necesidades.
Para inscribirse: arnoformakuntza@gmail.com
Arratsaldeon,
Oso polita eta derrigorrezkoa iruditzen zait ikastaro honek helduentzako, baina nire iritziz baita haurrei zuzendutako ikastaro minimoa importante iruditzen zait. Badakit ikastetxe gutxi batzuetan eman direla eta arrakadta handia izan dutela.
Nire ikuspen bat da, eta ideiak ematea ez da gauza txarra. Milesker egindako lanagatik.
Agur bat
Egun on, Leire, eta eskerrik asko. Bai, geuri ere interesgarria iruditzen zaigu diozuna eta aztertuko dugu gaia. Hartuko dugu kontuan. Mila esker zure ekarpenagatik. Eta bai, oso ondo diozu: ideiak emateak ez du ezer txarrik, eta guk gustura jasotzen ditugu. Hurrengoan ere ez izan, beraz, zalantzarik. Egun ona izan!