Ostiralean iritsiko da Elgoibarrera Korrika, euskararen aldeko ekimena, eta lerro hauen bidez parte hartzera animatu nahi zaituztegu. 10:10ak aldera hartuko diete lekukoa elgoibartarrek eibartarrei, Saturion, eta herrian barrena ibiliko da, Soraluzerako bidea hartu aurretik. Bi urtean behin beti egin ohi izan dugun bezala, aurten ere eskuratu dugu kilometroa Mendaro Ikastolak eta Arno Guraso Elkarteak erdibana, eta Pedro Migel Urruzuno kalean, garai bateko Quintin bodega parean, hartuko dugu lekukoa. Arantxa Cebrian eta Maria Angeles Romero izango dira gure lekuko eramaleak. Bai Romero eta baita Cebrian ere euskara ikasten ari dira Arno Guraso Elkarteak Udalarekin eta UEMArekin batera abiarazitako euskara eskolan, eta egiten ari diren ahalegina aitortu nahi izan diegu modu honetan. Eskerrik asko, neskak! Ez etsi zuen ahaleginean!
La Pera fruta-denda parean itzuliko diete lekukoa gureek Elgoibarko Udal ordezkariei eta bere bidea jarraituko du Korrikak (apirilaren 10ean bukatuko da, Donostian).
ARRATSALDEAN, KORRIKA TXIKIA

Arratsaldean, berriz, Korrika txikia egingo dute gure eskola-umeek, Mendaron. 15:00etan abiatuko dira euskararen alde lasterka eta mailaka banatuta herrian barrena ibiliko dira, euririk ezean. Ostegunean ostiralerako euria iragarriko balute, ikastolako patiora mugatuko lukete Korrika. Dena den, ikastolatik jakinaraziko dute sasoian. Egon erne, eta batu Korrikara!
BARRENek 21. Korrikan osatutako bi bideo uzten dizkizuegu, berotzen hasteko.
¡Llega la Korrika!
El viernes llega a Elgoibar la Korrika, la marcha en favor del euskera y a través de estas líneas os animamos a participar. Las y los elgoibarreses tomarán el relevo sobre las 10:10 horas en Saturixo y recorrerán el pueblo antes de que la Korrika tome rumbo a Soraluze. Como cada dos años, este año también hemos comprado el kilómetro a medias con la ikastola, y tomaremos el testigo de la Korrika en la calle Pedro Miguel Urruzuno, a la altura de la antigua bodega Quintín. Arantxa Cebrián y María Ángeles Romero serán las portadoras del testigo. Tanto Romero como Cebrián están aprendiendo euskera en la escuela de euskera que Arno Guraso Elkartea puso en marcha junto con el Ayuntamiento y UEMA, y de esta manera hemos querido reconocer el esfuerzo que están haciendo. ¡Gracias, chicas! ¡No desesperéis en vuestro intento!
Entregaremos el testigo a la altura denla frutería La Pera y la Korrika seguirá su camino (finalizará el 10 de abril en Donostia).
KORRIKA TXIKIA

Por la tarde, nuestras hijas e hijos realizarán una pequeña Korrika en Mendaro. A las 15:00 saldrán de la ikastola y recorrerán el pueblo, siempre y cuando no llueva. Si el jueves anunciaran lluvia para el viernes, harían la Korrika en el patio de la ikastola. De todas formas, la ikastola ya informará en su debido momento.