Ezer baino lehen, Arno Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie saio honetan parte hartu zuten haur guztiei. Jarduera bi txandatan egin zen; LH1etik LH3rakoa izan zen lehenengoa eta LH4tik LH6rakoa bigarrengoa, hurrenez hurren 14 eta 15 partaiderekin. Haurrak oso motibatuta egon ziren jarduerarekin, asko gustatu zitzaiela adierazi ziguten une oro. Halaber, gurasoren bat ere ausartu zen patinen gainean jartzen. Funtsean, jokoak egin zituzten, patinen gainean; hala nola, konoak sahiestea, zapia hartzea edo baloiak jaurtitzea. Gainera, haur batzuek lehen aldiz jantzi zituzten patinak eta horiekin ordubetez ibili ondoren, ederki defendatzen ziren.
Goiz pasa bikaina izan zen eta errepikatzeko modukoa
Eskerrik asko
SESIÓN DE PATINAJE el 20 de mayo
Desde Arno Guraso Elkartea queremos agradecer a todos los niños y niñas que tomaron parte en esta sesión, la actividad se realizó en dos turnos. El primer turno de LH1 a LH3 con 14 participantes y el segundo turno de LH4 a LH6 con 15 participantes
los niños y las niñas estuvieron muy motivados con la actividad, nos dijeron que les gusto mucho, hicieron juegos en patines como esquivar conos, coger el pañuelito o lanzarse los balones. Algunos niños y niñas era la primera vez que se ponían los patines y despues de la hora ya se defendían
Fue una mañana divertida y con ganas de repetir
Muchas gracias









