Erreleboa emateko momentuan gaude azkeneko bi urtean Arnoko talde eragilean jardun garenok, eta arnokide berriak lagun izan genituen astelehenean gure azkeneko ekintza antolatzerakoan. Lerro hauen bidez, gure esker ona agertu nahi diegu guztiei, bai eta Gau Beltza gurekin batera ospatu zenutenoi ere. Hilerri bihurtu genuen Trinitate buelta, eta ibilbide beltzean aurrera egitera ausartu zirenek Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren kontakizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Beldurrezko kondaira ahaztuak entzunez eman genion azkena Gau Beltzari. Eskerrik asko, Ixabel!
Baina guztiz itxi aurretik atal hau eta gure seme-alabak eskolan bertsolaritza lantzen ari direla aitzaki hartuta, Xabier Terreros bertsolariak Gau Beltzaren harira kantatutako bertsoak ekarri ditugu hona. Asko da Gau Beltzaren inguruan idatzitakoa, baina bertso hauek aukeratu ditugu honako, besteak beste, Hamalau Heriotzena bertso-sortaren doinuan kantatuak direlako eta bertso-sorta horrek lotura berezia duelako gure herriarekin. Hamalau heriotzena bertso-sorta ezaguna da eta Jose Larrañaga Mendaroko semeak 1825eko urriaren 31n Etxebarriko Altzibar baserrian egin zituen hilketak kontatzen dira bertso-sorta horretan.





El día después del Gau Beltza
Llega el momento de dar el relevo, y esta última actividad la hemos organizado junto a las personas que entrarán a formar el nuevo equipo motor de Arno. Por eso, a través de estas líneas queremos mostrar nuestro agradecimiento a todas esas personas que nos ayudaron a montar todo el lunes, así como a todas las personas que acudisteis a Trinidad. Convertimos los jardines de Trinidad en cementerio, y quienes se atrevieron a avanzar en el recorrido del terror pudieron disfrutar del relato de la cuentacuentos Ixabel Agirresarobe. Eskerrik asko, Ixabel!
Pero antes de cerrar totalmente esta sección, traemos aquí los versos cantados por el bertsolari Xabier Terreros con motivo del Gau Beltza. Se ha escrito mucho sobre este tema, pero hemos elegido estos versos, entre otras cosas, porque son cantados con la melodía de la serie de versos titulados Hamalau Heriotzena y por la vinculación que tienen dichos versos con nuestro pueblo. En estos versos se relata los asesinatos cometidos por el mendarés, José Larrañaga, el 31 de octubre de 1825, en el caserío Altzibar de Etxebarri.




