‘Mendaro herria ezagutzen’ proiektuan sakontzeko helburuarekin, herriko ondare geologiko, espeleologiko eta arkeologikoa ezagutarazteko egitasmoa prestatu genuen Arnotik familientzat. Lehenengo bi ekintzak gauzatu ditugu: Morkaiko-Leizarpe espeleologia taldeko Evaristo Rodriguezek Mendaroko kobazuloei buruzko hitzaldia eman zuen Trinitaten, eta ondoren, Inma Mugertza hidrogeologoarekin Kilimon errekaren sekretuak ezagutzeko irteera egin genuen. Maiatzaren 14rako, berriz, arkeologia esperimentalari buruzko saioa antolatu dugu Mendaro ikastolako haurrentzat. Elgoibarko Hezur Museoko arduradun Jose Julian Marquezek emango du saioa, Santa Kurutzen. Historiaurrean ehizarako erabiltzen zituzten erremintak egiteko teknikak irakatsiko dizkigu Marquezek, bai eta sua egiteko teknika ezberdinak ere.

Herriko Enparantzan elkartu eta oinez egingo dugu Santa Kurutzera arteko bidea. Irteera ordua: 10:00etan. Haurrak heldu batek lagunduta joan beharko dira.

Interesa dutenei eskertuko genieke izena ematea, antolakuntza lanak errazteko. Horretarako idatzi mezu bat arnokirolak@gmail.com helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuta. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 11.

Azaleko argazkia: BARREN

Hemos organizado una sesión de arqueología experimental para el 14 de mayo, en colaboración con el museo Hezur Museoa de Elgoibar

Con el objetivo de profundizar en el proyecto ‘Mendaro herria ezagutzen’, desde Arno elaboramos un proyecto para dar a conocer el patrimonio geológico, espeleológico y arqueológico del pueblo. Hemos llevado a cabo las dos primeras actividades: Evaristo Rodríguez ofreció una charla sobre las cuevas de Mendaro en la ermita de Trinidad, y después, hicimos una salida para conocer los secretos del río Kilimon con la hidrogeóloga Inma Mugertza. Para el 14 de mayo hemos organizado una sesión sobre arqueología experimental para el alumnado de la ikastola. El programa será impartido por José Julián Márquez, responsable del museo Hezur Museoa de Elgoibar, en Santa Kurutz. Márquez nos enseñará las técnicas para fabricar las herramientas que utilizaban para cazar en la prehistoria y las diferentes técnicas para hacer fuego.

Nos juntaremos en la Herriko Enparantza y subiremos en grupo hasta Santa Cruz. Hora de salida: 10:00 horas. Los niños y las niñas deberán ir acompañados de una persona adulta.

Agradeceríamos a los interesados e interesadas que se apuntaran para facilitar las labores de organización. Para ello escribir un mensaje a arnokirolak@gmail.com indicando nombre, apellidos y edad del niño o de la niña. Fecha límite de inscripción: 11 de mayo.

Foto de portada: BARREN