Iazkoak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere liburu-truke azoka antolatu dugu apirilaren 8rako. Denok dauzkagu etxean behin eta berriro irakurritako liburuak eta liburu horiei irakurle berri bat eman nahiko genieke. Animatuko al zara parte hartzera?

Ekimen honetan ikastolako ikasleek har dezakete parte. Bakoitzak bina liburu ekar ditzake, azken bi urteetan irakurritakoa(k). Azokan parte hartzeko, liburuari buruzko txarteltxo bat bete beharko da lehendabizi eta txartel horiek ikastolan banatuko dizkiete umeei.

Behin txartela osatuta, apirilaren 1ean eta apirilaren 5ean liburuak ondorengo puntu hauetara ekarri beharko dira, zehaztutako ordutegiaren barruan, eta liburu bakoitzeko, tiket bat jasoko dute parte hartzaileek, apirilaren 8an liburu berri batengatik trukatzeko.

LIBURUAK ONDORENGO EGUN, ORDUTEGI ETA LEKUTAN JASOKO DITUGU
Apirilaren 1ean, Herriko Enparantzan, 17:30etik 19:30 bitartean
Apirilaren 5ean, Ikastolako patioan, 16:30etik 18:30era bitartean

LIBURU BERRIAK ESKURATZEKO EGUNA.

Apirilaren 8an izango da, Herriko Enparantzan, 17:30etik 19:30era bitartean.

Llega, de nuevo, la feria de intercambio de libros

Visto la buena acogida que tuvo el año pasado, hemos organizado la feria de intercambio de libros para el 8 de abril. Todas y todos tenemos libros leídos una y otra vez en casa, y nos gustaría dar una nueva vida a esos libros.

Esta iniciativa está dirigida al alumnado de la ikastola. Cada niño o niña puede traer dos libros, leídos en los dos últimos años. Para participar en la feria, primero habrá que rellenar una tarjeta sobre el libro. Estas tarjetas se repartirán en la ikastola.

Una vez rellenada la tarjeta, el 1 de abril y el 5 de abril los libros deberán ser entregados en los siguientes puntos, dentro del horario establecido, y por cada libro, los participantes recibirán un ticket para canjearlo por un nuevo libro el 8 de abril.

LOS LIBROS SE RECOGERÁN:
1 de abril, en la plaza del ayuntamiento, de 17:30 a 19:30
5 de abril, en el patio de la Ikastola, de 16:30 a 18:30

La feria de intercambio tendrá lugar el 8 de abril en la plaza del ayuntamiento entre las 17:30 y las 19:30 horas.