Herri Kirolen eguna antolatu dugu martxoaren 26rako, Jon Larrañaga guraso eta kirolariaren eta Udalaren laguntzarekin. Ikastolako ikasle guztientzako ekintzak izango dira, eta Jon Larrañagaz gain, herri kirolen munduan zaildutako beste kirolari handi bi ere izango ditugu gurekin egun horretan: Uxue Ansorregi eta Hodei Ezpeleta. Uxue Ansorregi Bizkaiko trontza txapelketa mistoan txapeldun izan zen iaz, hirugarren egin zuen Euskal Herriko aizkora txapelketan eta bigarren Bizkaikoan. Era berean, emakumeen euskal pentatloian bigarren egin zuen, Karmele Gisasola lagun zuela, eta txapela eskuratu zuten Bizkaikoan. Hodei Ezpeletak ere itzal luzea du aizkoran. Urrezko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen zuen, bakarka, eta Euskolabel txapeldunen liga ere irabazi zuen. Era berean, Gabonetako urrezko aizkolarien kopan ere bera gailendu zen, bai eta Euskal Herriko lehenenengo mailako aizkolarien txapelketan ere.

Frontoian izango dira ekintza guztiak, 10:30ean hasita, eta ondoren, parte-hartzaile guztientzako mokadutxo bat ere banatuko dugu. Eguna bera antolatzeko, zenbatek parte hartuko duten jakitea komeni zaigu, eta horregatik, interesa duzuenoi izena emateko eskatzen dizuegu. Izena emateko azken eguna martxoaren 24a izango da.

Mesedez idatzi mezu bat arnokirolak@gmail.com helbidera, ikaslearen izen-abizenak eta adina zehaztuta.

Hemos organizado el día de Herri Kirolak para el 26 de marzo

Hemos organizado una jornada de Herri Kirolak para el 26 de marzo, con la colaboración de Jon Larrañaga, padre y deportista, y el Ayuntamiento. Habrá actividades para todo el alumnado de la ikastola, y además de Jon Larrañaga, nos acompañarán ese día otros dos grandes deportistas mendaréses del deporte rural: Uxue Ansorregi y Hodei Ezpeleta. Uxue Ansorregi se proclamó campeona el año pasado en el campeonato mixto de trontza de Bizkaia, fue tercera en el campeonato de aizkora de Euskal Herria y segunda en el de Bizkaia. Asimismo, fue subcampeona en el pentatlón femenino vasco, acompañada por Karmele Gisasola, y se llevaron la txapela en el campeonato vizcaíno. Hodei Ezpeleta también tiene un gran palmarés. Se ha proclamado campeón en el campeonato Urrezko Aizkora y en la liga de campeones Euskolabel. Asimismo, se impuso en la Copa de aizkolaris de oro de Navidad y en el campeonato de aizkolaris de la primera categoría de Euskal Herria.

Todas las actividades serán en el frontón (hora de inicio: 10:30) y una vez finalizada la jornada repartiremos un pintxo a cada participante. Para organizar ese día, nos conviene saber cuántas personas participarán, por lo tanto toda persona que esté interesada deberá mandar un e-mail a la siguiente dirección: arnokirolak@gmail.com. El último día para apuntarse será el 24 de marzo. En el mail se debe indicar el nombre y apellido de la niña o del niño, y la edad.