Irakurzaletasuna sustatzeko eta euskara hauspotzeko proiektu bat jarri nahi dugu martxan Arnotik. Bi hankako proiektua izango da. Batetik, Yolanda Arrieta idazlea lotu dugu, gurasoak eta hezitzaileak haur literaturara gerturatzeko. Eta, bestetik, haurrentzako irakurketa kluba sortu nahi dugu. Gaurko komunikazio honetan, baina, lehenengoaren berri eman nahi dizuegu.

Nola ekarri letrak gorputzera, emoziora eta familiara? Hitza paperetik bizitzara ekartzeko orduan, ezinbestekoa da haurraren hezkuntzan eragiten duten hiru zutabeak elkarlanean egotea: familia, eskola eta liburutegia, eta horixe bultzatu nahi genuke martxoaren 16rako antolatu dugun saio honekin (18:00etatik 20:00etara). Horretarako, Yolanda Arrieta gonbidatuko dugu gurera. Bi orduko saioa izango da eta ondorengo galderei erantzuten saiatuko gara, primerako gidari baten laguntzarekin: Zer egin liburuekin? Zertarako irakurri? Nola partekatu irakurketa? Nola piztu eta elikatu liburuekiko lilura?


Emozioen hizkuntza eta haur literatura landuko ditugu saioan. Hitza aktibatzeko baliabideak emango dizkigu Arrietak, tailer giroan, eta haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatuko gaitu. Saioa antolatzeko, baina, beharrezkoa zaigu zenbat jendek parte hartuko luketen jakitzea, bai eta animatuko zaretenon hizkuntza-gaitasuna jakitea ere. Horregatik aurreratu dugu albistea. Interesa duzuenok jarri mesedez gurekin harremanetan arnoformakuntza@gmail.com helbidera mezua bidalita (zehaztu etxeko hizkuntza zein duzuen eta euskaraz ulertzeko gai zareten).

La escritora Yolanda Arrieta ofrecerá una sesión para acercar a padres, madres y educadores a la literatura infantil

Desde Arno queremos poner en marcha un proyecto para fomentar la lectura y el euskera. Por un lado, hemos organizado un taller con la escritora Yolanda Arrieta para acercar a padres, madres, educadores y educadoras a la literatura infantil. Y por otro lado, queremos crear un club de lectura infantil, de la que ya os informaremos más adelante.

¿Cómo traer las letras al cuerpo, a la emoción y a la familia? Para ello nos parece imprescindible que colaboren los tres pilares que inciden en la educación: la familia, la escuela y la biblioteca, y es lo que nos gustaría impulsar con esta sesión que hemos organizados para el 16 de Marzo (18:00-20:00). Para ello, invitaremos a la escritora Yolanda Arrieta a Mendaro. Será un programa de dos horas en el que trataremos de responder a las siguientes preguntas con su ayuda: ¿qué hacer con los libros? ¿Para qué leer? ¿Cómo compartir la lectura? ¿Cómo despertar y alimentar la fascinación por los libros?


En el programa trataremos el lenguaje de las emociones y la literatura infantil. Arrieta nos dará recursos para activar la palabra, en un ambiente de taller, y nos incitará a charlar y escuchar a nuestros hijos e hijas. Para organizar la sesión es necesario conocer el número de personas que participarían, así como la capacidad lingüística de cada una de ellas. Por eso hemos adelantado la noticia. Los interesados y las interesadas podéis poneros en contacto con nosotras enviando un mensaje a arnoformakuntza@gmail.com.