Hogeitabi ume (10 neska eta 12 mutil) eta beste hogeiren bat gurasok parte hartu genuen zapatuan Mendaroko Udalak, Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin, antolatu zuen zuhaitz egunean. 9:30ean abiatu ginen oinez Herriko Enparantzatik Santa Kurutz aldera, arbolak landatzeko-eremura. Behin hara iritsita, Nahiara Mugertza biologoak zenbait azalpen eman zizkigun, kontzientzietan eragiteko asmoz. Arbolak zein garrantzitsuak diren azaldu zigun, besteak beste. Ondoren, taldetxotan banatuta, lanari ekin genion. Bost pago-landara landatu genituen, eta gero, babesak jarri genizkien landarei, orkatzek eta bestelako basa-animaliek zuritu ez ditzaten. Talde bakoitzak izena ere jarri zion bere arbolari. Eguneko lanak amaitutakoan, Arno Guraso Elkartekoek gozo bana banatu zieten haurrei, eta etxerako bidea hartu zuten guztiek, elkarrekin. Zuhaitz Egunaren harira, Udalak beste 300 bat landara landatu ditu Txitxirrikan, Udalaren lur-sailetan.

El sábado plantamos cinco hayas en Santa Cruz

10 niñas, 12 niños y una veintena de padres y madres participamos el sábado en el Zuhaitz Eguna (día del árbol) organizado por el Ayuntamiento de Mendaro con la ayuda de la AMPA. A las 9:30 partimos a pie desde la Herriko Enparantza hacia Santa Cruz, zona donde plantamos los árboles. Una vez allí, la bióloga Nahiara Mugertza dio algunas explicaciones con el objetivo de influir en las conciencias. Luego, divididos en pequeños grupos, nos pusimos manos a la obra. Plantamos cinco plantas de hayas y después pusimos protecciones a los árboles para que no sean pelados por corzos y otros animales. Cada grupo puso también nombre a su árbol. Una vez finalizados los trabajos, las responsables de Arno repartieron una palmera a cada niño y niña y juntos emprendieron el camino a casa. Con motivo del Zuhaitz Eguna, el Ayuntamiento ha plantado otras 300 plantas en Txitxirrika, en terrenos municipales.