Beste askok bezala, euskarak ere badu bere nazioarteko eguna, eta gaur dugu egun hori, abenduaren 3a. Urteak dituen egunak beste egun behar ditu euskarak, baina, eta arnasa ematea dagokigu guri. Halaxe abestekoa zuten gaur gure eskola umeetako batzuek ere, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. ‘Arnastu euskara’ izenburua du kantuak, Oihana Iguaran bertsolariarenak dira hitzak eta Zigor Sagarnarena da musika.

“Lau haizetara

zabal dezagun arnas gunea

gu haize gara

hizkuntza baten hauspo xumea”

(‘Arnastu euskara’ kantutik)

Euskararen Egunarekin batera zabaldu dute Durangoko Azoka ere, eta ez dugu hori aipatu gabe utzi nahi. Orrialde honetan aurkituko dituzue azokaren inguruko jakingarri guztiak, tartean aurten aurkeztuko dituzten 990 nobedadeak ere, baina guk leku berezia egin nahi izan diogu gaur, hemen, kantuari, eta hemen uzten dizuegu Durangoko Azokak berak proposatutako playlist-a. Ea ba gustuko duzuen!

Hoy Día Internacional del Euskera

Como tantas otras cosas, el euskera también tiene su día internacional: hoy, día 3 de diciembre. El de hoy es un día especial, que duda cabe, pero bien sabemos que el euskera quiere y necesita que colaboramos los 365 días del año. El euskera necesita nuestro impulso, como recordarán hoy nuestros hijos e hijas cantando. Una de las canciones elegidas para hoy se titula ‘Arnastu euskara’. La letra de la canción es obra de la bertsolari Oihana Iguaran y la música de Zigor Sagarna, y la traducción viene a decir algo así.

“Lau haizetara (a los cuatro vientos)

zabal dezagun arnas gunea (ampliemos la zona respiratoria)

gu haize gara (Somos viento)

hizkuntza baten hauspo xumea” (el sencillo fuelle de una lengua)

(De la canción ‘Arnastu euskara’)

No queremos olvidar tampoco que hoy ha abierto sus puertas la feria de Durango, coincidiendo con el Día Internacional del euskera. En esta página encontraréis todo lo referido a la feria, incluidas las 990 novedades que presentarán este año, pero desde Arno hemos querido hacer una pequeña reseña al playlist que nos han propuesto desde la propia feria. ¡A ver si os gusta!

https://open.spotify.com/playlist/48GfCZl7VbNtb0ddItp6Au