Elkartasuna sustatzeko eta kontzientzietan eragiteko asmoz, Aita Mari ontziarekin zuzeneko konexioa lotu genuen LH3 eta LH4ko ikasleentzat asteazkenerako, eta ikastolaren laguntzarekin gauzatu genuen proiektua. Orain, egitasmo beraren baitan, hitzaldi bat antolatu dugu azaroaren 17rako, ‘Mediterraneoko ahotsak’ izenburupean. Migranteekin eta migranteentzat lanean ari diren bi gobernuz kanpoko erakundetako lagun bana gonbidatuko ditugu gurera: batetik, Lorea Larrañaga, Aita Mari salbamendu ontziko mediku boluntarioa, eta bestetik, Asier Juaristi, Zaporeak elkarteko boluntarioa.

Hitzaldia udaletxeko Otarre aretoan izango da, azaroaren 17an, 18:30ean. Gonbidatuta zaudete!

Conferencia ‘Voces del Mediterráneo para el 17 de Noviembre

Con el objetivo de fomentar la solidaridad e incidir en las conciencias, organizamos una conexión en directo con el buque de salvamento marítimo Aita Mari para los alumnos de LH y L4 para el pasado miércoles y el proyecto se llevó a cabo en colaboración con la ikastola. Ahora, dentro del mismo proyecto, hemos organizado una conferencia para el 17 de noviembre bajo el título ‘Voces del Mediterráneo’. Lorea Larrañaga, médico voluntario de la embarcación Aita Mari, y Asier Juaristi, voluntario de Zaporeak, serán nuestros guías.

La charla tendrá lugar en la sala Otarre del Ayuntamiento, a las 18.30 horas. ¡Están invitados e invitadas!