Euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan ari gara, UEMArekin eta Udalarekin elkarlanean, eta euskal hiztunengan eragiteko ekintza ezberdinak antolatu ditugu azarorako. Bihar, azaroak 4, aurkeztuko ditugu 19:00etan, jubilatuen ondoko lokalean, eta esan beharrik ez dago gonbidatuta zaudetela. Ekitaldia hasteko, Mendaroko kale erabileraren inguruko azkeneko datuak aletuko dizkigu Ibon Aginaga UEMAko teknikariak.

Euskararen kale erabilera neurtzen aritu gara Arnoko Euskara taldeko zenbait lagun herriko beste zenbait euskaltzalerekin batera, eta bihar jakinaraziko dizkigu emaitzak UEMAk. Neurketa horren harira, lehiaketa bat ere jarri dugu martxan herrian azkeneko astebetean, eta askok ikusiko zenuten lehiaketa hori iragartzeko Arnoko Euskara Taldekook osatu dugun bideoa ere. Mendaro herri euskalduna ote den galdetu diogu herritarrei, zehazki, kale erabilerako datu orokorra zenbatekoa den ehunekotan. Txartelak herriko taberna eta dendatan egon dira astebetez, herritarrek erantzun ahal izateko, eta biharko ekitaldian jakinaraziko dugu nork irabazi duen lehiaketa. Era berean, herriko lau kuadrillatan Eusle egitasmoa ere jarriko dugu martxan, hizkuntza-ohituretan eragiteko. Azaroaren 15etik abenduaren 15era egingo dute ariketa lau kuadrilla horietan, eta hamabost egunean behin aldatuko dituzte eusleak. Ariketa bukatu ostean, balorazio bat egingo dugu UEMArekin batera, eta ariketa balekoa izan dela ikusiz gero, herriko beste kuadrilla batzuetara zabalduko dugu. Horrez gain, Mintzapraktika proiektua ere jarri nahi dugu martxan. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen duen egitasmoa da Mintzapraktika.

Estamos trabajando para fomentar el uso del euskera en Mendaro, en colaboración con UEMA y el Ayuntamiento

Estamos intentando fomentar el uso del euskera, en colaboración con UEMA y el Ayuntamiento, y hemos organizado diferentes actividades para el mes de noviembre. Los presentaremos mañana, 4 de noviembre, a las 19:00 horas, en el local contiguo al bar Lagun Betikoak, y por supuesto estáis invitados e invitadas. Para empezar, Ibon Aginaga, técnico de UEMA, nos dará a conocer los últimos datos sobre el uso del euskera en Mendaro.

Hemos estado midiendo el uso del euskera en la calle junto con otros euskaltzales, y mañana, UEMA nos dará a conocer los resultados. Con motivo de esta medición, hemos puesto en marcha un concurso en el municipio durante la última semana, y muchos y muchas ya habréis visto el vídeo que hemos elaborado las del grupo de euskera de Arno, para anunciarlo. Preguntamos a la ciudadanía si Mendaro es un pueblo euskaldun, en concreto, en qué porcentaje se habla euskara en la calle. Y mañana daremos a conocer quién ha ganado el concurso. Asimismo, mañana presentaremos el proyecto Eusle en cuatro cuadrillas del municipio para incidir en los hábitos lingüísticos. Las cuatro cuadrillas realizarán el ejercicio entre el 15 de noviembre y el 15 de diciembre. Una vez finalizado el ejercicio, realizaremos una valoración junto con UEMA y si vemos que el ejercicio ha sido válido, lo ampliaremos a otras cuadrillas del municipio. Además, queremos poner en marcha el proyecto Mintzapraktika. Mintzapraktika es un proyecto que une a personas que hablan en euskera con personas que están aprendiendo.