Urte amaierako Errigora kanpaina hastear da, Nafarroa hegoaldeko produktu sortak erosiz, euskarari laguntzeko. Kanpaina “Herriak egiten du herria” lemapean abiatuko da urriaren 23an eta azaroaren 11n izango du amaiera. Oraingoan ere, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko da.

Hiru saskiren artean aukeratu ahal izango dugu oraingoan: beltza (55€), berdea (65€) ala zuria (75€). Bildutakoaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Eskaerak web orriaren bitartez, telefonoz edo urriaren 22an eta azaroaren 5ean udaletxeko plazan jarriko dugun mahaira gerturatuta egin ahal izango dira. Saskiak jasotzeko berriz, Lagun Betikoaken lokalera gerturatu beharko dugu aurrerago zehaztuko den azaroko egun batean.

Denbora gehiegi joan zaigu aldaketaren zain. Guk geuk alda dezagun bestela izan nahi genukeen hori. Herriak egiten du herria!

Mendaroko Errigora Taldea

Comienza la campaña de fin de año de Errigora, proyecto para impulsar el euskera en el sur de Navarra

La campaña Errigora de fin de año comienza el 23 de octubre y finalizará el 11 de noviembre. En esta ocasión se desarrollará en colaboración con Sortzen, AEK e Ikastolen Elkartea.

Esta vez podremos elegir entre tres cestas: negra (55 €), verde (65 €) o blanca (75 €). El 25% de la recaudación se destinará a la actividad cultural del sur y centro de Navarra.

Las solicitudes podrán realizarse a través de la página web, por teléfono o acercándose a la mesa que se instalará en la plaza del Ayuntamiento los días 22 de octubre y 5 de noviembre. Para recoger las cestas deberemos acercarnos al local de Lagun Betikoak un día del mes de noviembre que se detallará más adelante.