“Eta zergatik ezin dut telefonoa eskatu? Esan, zergatik ezin dut? Lagunik gabe geldituko naiz zuen erruz. Gainera, zuek badaukazue eta denbora guztian zaudete ari begira”

“Gure alabak 10 urte dauzka eta telefonoa eskatu digu. Bere inguruan denek ei daukate. Ez zaigu iruditzen behar duenik, baina ez genuke telefonorik ez duen bakarra izaterik nahi ere. Zer egin genezake? Nola konpondu zarete zuenean?”

Zuei ere ezagunak egiten zaizkizue egoera hauek? Bada bai, ez dugu ukatuko: gai honek kezkatuta gaitu. Kezkatzen gaitu gure seme-alabek sakelako telefonoez eta Internetez egiten duten erabilerak, eta, jakina, zer pentsatua ematen digu askotan guk geuk egiten dugun erabilerak ere. Esan beharrik ez dago kontziente garela zein den errealitatea, baina gai honen inguruan gogoeta egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu, bai ikasleek eurek, eta baita guk geuk ere. Horregatik gonbidatu dugu Miren Ros (Eibar, 1975) hezitzailea eta ama gurera.

Zergatik erosten dizkiegu sakelako telefonoak seme-alabei? Noiz erosten dizkiegu, zer adinetan?. Zertarako erabiltzen dute gazteek sakelakoa? Nola ematen zaie?. Horra gurasoon ahotan dabiltzan galdera ohikoetako batzuk; Horra Miren Rosekin batera landu nahiko genituzkeen gai batzuk. Garrantzitsua irizten diogu informazioa jaso, kontzientziak piztu eta hausnarketa bultzatzeari, baina baita ere erabakiak hartzeari. Ildo horretan, Zarauzko Kurutziaga ikastolako zenbait gurasok abiatu duten ‘Guk aukera, guk 16’ egitasmoaren berri ere emango digu Rosek.

Haurrekin eta gurasoekin landuko dugu gaia.

  • Urriaren 4an eta 5ean, eskolan, LH4tik LH6ra arteko ikasleekin
  • Urriaren 6an, gurasoekin, 18:00etan, udaletxeko Otarre aretoan.

Gurasoentzako saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da arnoformakuntza@gmail.com helbidera idatzita. Animatu! Etxe guztietan daukagu borroka hau, baina banaka ezer gutxi egingo dugu.

Antolatzaileak: Arno Guraso Elkartea eta Mendaro Ikastola

Teléfonos móviles: ¿los necesitamos? ¿Cuándo y para qué? ¿Qué hacemos? Reflexionemos

  • ¿Y por qué no puedo pedir un teléfono? Dime, ¿por qué no puedo? Me quedaré sin amigos por culpa vuestra. Además, vosotros lo tenéis y estáis siempre mirándolo”.
  • “Nuestra hija tiene 10 años y nos ha pedido un teléfono móvil. Todos a su alrededor lo tienen. No nos parece que lo necesite, pero tampoco quisiéramos que fuera la única que no tuviera teléfono. ¿Qué podemos hacer? ¿Cómo os habéis arreglado en vuestra casa?

¿Os suenan estas situaciones, verdad? Pues sí, no lo vamos a negar: este tema nos preocupa. Nos preocupa el uso que hacen nuestros hijos e hijas de los teléfonos móviles y de Internet, y, por supuesto, nos da mucho que pensar el uso que hacemos nosotros mismos. Por eso hemos invitado a Miren Ros (Eibar, 1975), educadora y madre a Mendaro.

¿Por qué compramos los teléfonos móviles a nuestros hijos e hijas?, ¿Cuándo se los compramos, a qué edad?. ¿Para qué utilizan el móvil los jóvenes? ¿Cómo se les da?. Estas son algunas de las preguntas más habituales que nos hacemos, y que nos gustaría abordar junto a Miren Ros. Consideramos importante la información, la concienciación y la reflexión, pero también la toma de decisiones. En este sentido, los padres y madres de la ikastola Kurutziaga de Zarautz han puesto en marcha la iniciativa “Guk aukera, gu 16”

Trataremos el tema con los niños y con los padres y madres

El 4 y 5 de octubre, en la escuela, con el alumnado de LH4, LH5 y LH6.

El 6 de octubre, con los padres y madres a las 18:00 horas, en la sala Otaerre del Ayuntamiento.

Para participar en el programa dirigido a padres y madres, es necesario inscribirse previamente a través de arnoformakuntza@gmail.com. ¡Anímate! En todas las casas tenemos esta lucha, pero individualmente haremos poco.

Organizadores: Arno Guraso Elkartea y la ikastola