Iazko ikasturtean euskara eskolek izan zuten harrera eta gurasoetako batzuek agertu diguzuen interesa ikusita, aurten ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera eman nahi dizuegu Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak.

Gurasoon beharrak eta interesak zeintzuk diren jakin nahiko genuke euskara eskolen eskaintza zehazteko. Hala ere, zuen beharrak askotarikoak izango direla jakinda, zerotik euskara ikasi nahi dutenen taldea sortzea lehenetsiko dugu. Euskara eskolak Mendaron bertan izango dira, eta udaberriko euskara ikastaroan egin bezala, umeak ikastetxean dauden bitartean (14:30-16:30).

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu Mendaroko Udalak, urtero bezala, dirulaguntzak emango dituela euskara ikasi nahi duzuenontzat.

Euskara eskoletarako izena eman nahiko zenuketenok jarri mesedez gurekin harremanetan arnogurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita edo zuen taldeko arduradunarekin harremanetan jarrita.

Izena emateko azken eguna irailaren 22a izango da.

Hemen, udaberrian euskara ikasten jardun ziren sei lagunek euskara eskolen inguruan BARRENi egin zioten balorazioa.

Clases de euskera en Mendaro

Visto el éxito que tuvieron las clases de euskera en el curso pasado y el interés que nos habéis mostrado, os queremos ofrecer la oportunidad de aprender euskara sin salir del pueblo. La iniciativa nace de la colaboración entre el Ayuntamiento de Mendaro, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), Euskara Taldea y Arno.


Nos gustaría conocer cuáles son vuestras necesidades e intereses para concretar la oferta de las escuelas de euskera. Sin embargo, sabiendo que vuestras necesidades serán diversas y no podremos responder a todo, priorizaremos la creación de un grupo de personas que quieran aprender euskera desde cero. Las clases de euskera se impartirán en Mendaro, y al igual que en el curso de euskera de primavera, mientras nuestros hijos e hijas estén en la escuela (14: 30-16: 30).


Asimismo, os informamos que el Ayuntamiento de Mendaro, como todos los años, otorgará subvenciones para el aprendizaje del euskera.


Los interesados en inscribiros en las clases de euskera podéis contactar con nosotras escribiendo a arnogurasoelkartea@gmail.com o contactando con la/el responsable de vuestro grupo mediante Whatsapp.


La fecha límite de inscripción será el 22 de septiembre.