Unax Ezenarro Azpitartek eta Pello Goikoetxea Larrañagak irabazi dute Hiru Tontor ekimeneko zozketa: 50 euroko bale bana Elgoibarko Iriondo Kirolak dendan gastatzeko. Otsailean eman genizuen ekimen honen berri eta hurrengo hilabeteetan mendira egindako irteeretako argazkiak bidaltzeko eskatu genizuen. Guztira, 49 umek parte hartu dute eta haien artean egin genuen zozketa joan zen barikuan. Leire Lazkanok lagundu zigun zozketa egiten. Martxoan dozenaka harri margotu eta herrian zehar ezkutatu zituen Lazkanok, eta sekulako jolas polita proposatu zigun. Makina bat jolas egin dugu harri haiei esker, eta horregatik iruditu zitzaigun polita berari ematea zozketa egiteko aukera. Ondorengo bideo honetan dauzkazue Hiru Tontor ekimenaren barruan jaso ditugun argazkiak, bai eta zozketako unea ere [Zozketa egunean Pello Goikoetxea etxera joana zen eta horregatik falta da bideoan] Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi, bai eta zuri ere, Leire. Mila esker!

Ya tenemos los premiados del sorteo Hiru Tontor

Unax Ezenarro Azpitarte y Pello Goikoetxea Larrañaga han sido los premiados en el sorteo de la iniciativa Hiru Tontor, y se llevan cada uno de ellos un bono de 50 euros para gastar en la tienda Iriondo Kirolak de Elgoibar. Os informamos de esta iniciativa en el mes de febrero y os pedimos que nos enviarais fotos de las salidas al monte en los próximos meses. En total, han participado 49 niños y niñas. Leire Lazkano nos ayudó a realizar el sorteo. En marzo Lazkano pintó y escondió decenas de piedras por el pueblo y nos propuso un bonito juego. Hemos disfrutado mucho buscando las piedras y es por ello por lo que nos ha parecido bonito contar con ella para el sorteo. En el siguiente vídeo tenéis las fotos que hemos recibido dentro de la iniciativa Hiru Tontor, así como el momento del sorteo [Pello Goikoetxea se había ido a casa y por eso no sale en el vídeo]. A través de estas líneas queremos agradecer a todas las personas que habéis participado, y a Leire, por ayudarnos con el sorteo. ¡Gracias!