Entzuteko gaude, baina ez edozer. Blogean, irainak, mehatxuak eta gure taldekoen kontrako mezu matxistak jaso ditugu gaur, eta horixe salatzera dator gaurko albiste hau. ‘Patio inklusibo baterantz’ solasaldiko bideoak zabaltzeaz bat, hainbat iruzkin jaso ditugu blogean. Ez diegu biderik emango, blog honetan ez dugulako maila horretako errespetu faltarik onartuko. Gure taldekideen kontra esandakoak gordeko ditugu, bai eta etorkizunean egoki ikusten ditugun neurriak hartzeko eskubidea ere, baina hona hemen jasotako mezuen mailaren erakusgarri diren batzuk. Lerro hauen bidez argi laga nahi dugu Arnok zabalik duela atea eta era guztietako ekarpenak jasotzeko prest gaudela, baita kritikak ere, beti ere errespetuz egiten badira.
Hoy queremos denunciar los insultos y amenazas contra Arno
Estamos para escuchar, pero no cualquier cosa. Hoy, en el blog hemos recibido insultos, amenazas y mensajes machistas contra nuestro equipo, en la noticia referida a los vídeos de la charla ‘Hacia un patio inclusivo’. No los vamos a publicar porque en este blog no vamos a aceptar nunca mensajes de este nivel. Guardaremos los mensajes dirigidos a miembros de nuestro equipo y nos reservamos el derecho a llevar a cabo las actuaciones que veamos pertinentes en el futuro, pero aquí os dejamos una muestra de lo que nos ha llegado hoy. En Arno tenemos la puerta abierta y estamos dispuestos y dispuestas a recibir todo tipo de aportaciones, incluso críticas, siempre que se hagan con respeto.
Hau benetan salatzekoa da, lotsagarria ta tristia…
Esto es de denunciar, triste y penoso de verdad…
Oso larria. Edukazio pixka bat eukita ez ziren horrelako gauzarik idatziko.
Ados zuekin edo aurkako iritzia eukita, animo ARNO eta aurrera segi!
Pues por el estilo, la hora y las mil faltas de ortografia, todos los comentarios parecen de una misma persona que ha escrito con diferentes nombres. Que fácil es criticar o amenazar detrás de un anonimato. Muy constructivo todo🙄🙄
Vente a las charlas! Expón tu opinión, tus quejas, tus propuestas!! Te gusta el patio como está? Pues lucha por él!! Pero esta no es la manera. La deportividad poco tiene que ver con estas actuaciones baratas e inservibles.
Ezin da onartu!
Todo mi apoyo a Arno y todo el equipo. Estos mensajes de algún descerebrado e intolerante sólo hacen reflejar la importancia de educar a nuestras hijas e hijos en la tolerancia, el respeto, el cariño y la igualdad. El tema del patio va mucho más allá de las simplezas de los balones y llega hasta el valor principal que deben tener los y las txikis: la EDUCACION. Valor q,visto lo visto en estos comentarios, es necesario fomentar.
Eskerrikasko Arno
Tamalgarria.
Lotsagarria eta onartezina! Ados ez dagoena joan dadila Arnoko kideengana eta bere eritzia eman dezala edukazioz
Oso mezu larriak iruditzen zaizkit. Bai Arno guraso elkarteko lan talde osoari, bai eta era pertsonalizatuan egindakoak ere. Ikastolako ume gehienen aldeko lana egiteagatik horrelako mezuak jasotzea lotsagarria eta onartu ezinezkoa iruditzen zait.
Ispilua jarri dezue eta hor isladatzen da ezkutatu ezin den eta azaleratu behar dan errealitate gordina. Lan ona egiten ari zeate. Ez isildu eta ez edozer onartu Arno. Jarraitu eta mila esker berriz ere.
Forma hoiekin beraien buruaren argazkia ere erakutsi dute eta errespetua beraientzat zer den! Animo eta aurrera!💪🏼💪🏼
Agerian gelditu da mesu hauen bitartez zergaitik jarraitu behar den patio inklusibo baten alde lanean, Animo!!!
Lotsagarria eta onartezina da gertatutakoa. Errespetuz eztabaidatzeko gauza ez eta anonimotasunean izkutatuta jendea koakzionatuz eztabaida lokazteko helburua da jendaila honena. Argumenturik ezean iraina da geratzen zaien bidea. Bide motza inondik ere. Errespetuan oinarritutako eztabaida da zuek bultzatzen duzuena eta, jendailak jendaila, horrek ez du atzera bueltarik. Animo Arno eta eskerrik asko egiten ari zareten lanagatik.
Neri mezu horiek idatzi dituztenek pena ematen didate.
Ze edukazio jaso dute?
Lagunekin horrela jokatuko dute?Zerbait gustoko ez dutenean irainak eta mehatxuak botaz?
Arno Guraso Elkarteari txalorik beroenak egoera aldrebes honetan (pandemia) antolatzen ari den ekintza guztiengatik.
Gure umeek eskertzen dute.
Penagarrixa. Izan gaitxezen gure seme-alaba zein ikasleen eredu. Hau ez da bidia.