Blog honetan bertan ere aurreratu genizuen Eskolara Bidea egitasmoan lanean ari ginela, eta joan zen osteguneko hitzaldian izan zinetenok han ere entzun zenuten gure taldekide Javi Muñozen hitzartzean. Gure seme-alabek ikastetxerako joan-etorriak modu aktiboan, seguruan eta autonomoan egin ditzatela sustatu nahi dugu proiektu honekin, horixe jasotzen duelako Osasun Sailak berak ere osasunerako eskubidearen barruan. Bada, gaur, bideo bat aurkeztu nahi dizuegu, proiektuaren nondik norakoak aurkezteko eta eskolara oinez joateak dituen onuren berri emateko.
Presentación del proyecto Camino Escolar y sus beneficios
Ya os adelantamos en este blog que estábamos trabajando en el proyecto Eskolara Bidea (Camino Escolar), y las asistentes y los asistentes a la conferencia del pasado jueves también escuchasteis a nuestro compañero Javi Muñoz hablar del tema. Con este proyecto queremos promover que nuestros hijos e hijas realicen sus desplazamientos al centro educativo de forma activa, segura y autónoma, ya que así lo recoge el propio Departamento de Salud dentro del derecho a la salud. Hoy queremos presentaros un video en el que os presentamos el proyecto y los beneficios de ir andando a la escuela.
Primeran Arno!
Bakarrik falta da patinete eta bizikletak lagatzeko leku estali bat. Askok patinetez joaten dira eta aldapan botata laga behar dute. Soluzioa erraza eta merkea izan daiteke, lehen zekaten ”parkinga” irekitzea.
Milesker egindako lanagatik.
Eskerrik asko, Leire. Apuntatuta zure ekarpena ere. Geu ere jabetuta geunden, bai, arazo horrekin.
Azalpen osatua, oroitzapen goxoez betea. Praktikoa eta anitza. Eskolara oinez, konfiantza eta autonomian oinarritutako proiektua. Eskerrik asko Arno.
Eskerrik asko, Mari.