Atzorako markatuta geneuzkan helburuak bete dira. ‘Patio inklusibo baterantz’ izenburua eman genion solasaldiari, iparra markatzea garrantzitsua izan ohi delako pausoak ematen hasteko. Osasuna, berdintasuna, inklusioa, aniztasuna, hezkidetza eta parte-hartzea dira gure balioak, gure oinarriak, eta ikastolako jolastokien eta inguruaren gaineko gogoeta parte-hartzailea abiatzea helburua. Eta bide horretan, pauso sendoa izan zen atzokoa. Hala esan diguzue atzo solasaldian izan zinetenok eta doala hemendik gure esker ona zuentzat guztientzat: guraso, herritar, irakasle, udal ordezkari, eta udaleko Ongizate eta Kultura teknikariak.
Punta-puntako hizlariak gonbidatu genituen atzo gurera, erakusteko hau ez dela Arnokideon kapritxo bat, ez eta burutazio huts bat ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere badio jolasera eta mugimendura bultzatzeko aukera bat direla eskoletako jolastokiak, bai eta familien topaleku ere eskola orduz kanpo, baina gaur egungo eskoletako jolastokien egitura eta diseinua ez dela XXI. mendeko eskolaren balioekin ezkontzen. Ez duela bilakaera pedagokiko bera izan alegia: https://www.euskadi.eus/informazioa/eskoletako-jolastokiak/web01-a3infan/eu/
Gu ez gara gai hauetan adituak, baina ordu asko eskaini dizkiogu txostenak irakurtzeari, beste herri batzuetako esperientziak ezagutzeari eta hausnarketari, eta zer ikasia badugula iruditzen zaigu, eta baita, jakina, nondik ikasi ere. Hiru adibide aurkeztu zizkiguten atzoko hizlariek, ahoz eta irudiz lagunduta, eta ezin aberasgarriagoa egin zitzaigun han entzun eta ikusitako guztia. Erresistentziak bazter guztietan izan dituzte, baina gure seme-alabek eta herri honek merezi dute, eta ikusi dugu, gainera, ametsak egi bihurtu daitezkeela; ezina ekinez gainditzen dela badakigu, eta elkarlanean gauza zoragarriak lortu daitezkeela ere bai, gauza hutsarekin.
Eskerrik asko atzo aretoa bete zenuten guztioi, eta gure eskerrik beroena zuei: Mikel Olaizola, Eli Zubeldia eta Ibon Mendoza. Asko ikasi dugu zuengandik. Ibilian egiten da bidea, eta bagoaz gu ere.
Beherago duzue gure taldekide Javi Muñozek atzo egindako aurkezpena laguntzeko erabili zuen dokumentua.



Exitosa tertulia la de ayer. Hemos comprobado que los sueños se pueden hacer realidad
Se han cumplido los objetivos que teníamos marcados para ayer. ‘Hacia un patio inclusivo’. Así titulamos la tertulia, porque marcar un objetivo suele ser importante antes de empezar a andar. Salud, igualdad, inclusión, diversidad, coeducación y participación son nuestros valores, nuestras bases, y el objetivo es poner en marcha una reflexión participativa sobre los patios y el entorno de la ikastola. Y en ese camino, ayer fue un paso firme. Así nos lo habéis hecho llegar y desde aquí queremos agradecer vuestra participación y apoyo. Gracias a todas y a todos: madres, padres, vecinas, vecinos, profesoras, representantes municipales y técnicas de Bienestar y Cultura del Ayuntamiento.
Ayer invitamos a tres ponentes para demostrar que esto no es un capricho de Arno ni una mera ocurrencia. El Departamento de Educación del Gobierno Vasco también afirma que los patios escolares son una oportunidad para impulsar el juego y el movimiento, así como el lugar de encuentro de las familias fuera del horario escolar, pero que la estructura y diseño de los patios escolares actuales no casa con los valores de la escuela del siglo XXI. Que la evolución no es la misma que en el ámbito pedagógico: https://www.euskadi.eus/informazioa/eskoletako-jolastokiak/web01-a3infan/eu/
Nosotras y nosotros no somos expertas en estos temas, pero hemos dedicado muchas horas a leer informes, a conocer experiencias de otros pueblos y a reflexionar, y creemos que tenemos mucho que aprender y, por supuesto, de dónde aprender. Los ponentes de ayer nos presentaron tres ejemplos, acompañados de las imágenes, y todo lo que allí escuchamos y vimos nos resultó sumamente enriquecedor. Todas las AMPAS que hemos consultado nos han comentado que siempre existen resistencias, pero nuestras hijas e hijos y este pueblo se lo merecen, y hemos visto que los sueños se pueden hacer realidad; sabemos que se pueden conseguir cosas maravillosas trabajando en equipo.
Gracias a todas y a todos que llenasteis ayer la sala y nuestro más sincero agradecimiento a ti Eli Zubeldia y a vosotros Mikel Olaizola e Ibon Mendoza. Hemos aprendido mucho. El camino se hace al andar y ya hemos echado a andar.
Aquí tenéis el documento que acompañó a nuestra presentación de ayer.
Txalo bero bat arnokideentzat! Atzoko itzaldia oso interesgarria izan zen, ea denon artean Mendaron ere gure umeentzat patio inklusibo bat egitea lortzen dugun
Eskerrik asko, Olatz. Pozten gara. Eta bai, helburua garbi daukagu.
Kaixo,
Inspiratzaileak, benetan, atzoko hitzaldiak, zuen gogoa eta hainbeste jende biltzeko zuen proiektuak duen erakargarritasuna. Gaur egungo haziera eta heziketa integral eta olistikoei erantzuna emango dion jolastokia; inklusiboa.
Inklusiboa izateak denentzako dakar onura, izan ere, aisia inklusiboak denok aberasten gaitu, batak bestearengandik ikasteko eta eredu ezberdinak jasotzeko aukera ematen du, beraz, proiektuak aurrera egiteko arrazoiak besterik ezin topa!
Gurasoen iniziatiba eredugarria iruditu zait eta ondoko herrientzako eredu ere izango delakoan nago.
Jarraituko dut zuen proiektuaren berri izaten.
Estimatzen dira zure hitzak, Naiara, eta eskertzen da inguruko herrietakoon babesa ere. Ekarpenetara zabalik gaude eta ikasteko gogoz. Mila esker!
Atzo pozik eta ideiak oso argituta irten nintzan hitzalditik, ziur naiz bidia ez dala motza izango baina ikusitakoarekin eta egiten hari zareten lan guztiarekin seguru zerbait aldatuko dela patioaren inguruan, behar du eta!!!
Faltan bota nuen ikastolako zuzendari taldeko norbait han ikusteak, udaletxekoek bazeuden eta benetan eskertzen da beraiek bertan ikustea, hau ez da bakarrik gurasoen lana eta!!!
Mila esker Arno guraso Elkartekoeri, lana ondo egindakoan, eskertu behar da eta!!!
Eskerrik asko, Amaia!
Oso interesgarrixa izan zen solasaldixa. Badakagu danok zer ikasi. Ereduek bidia zein dan erakutsi ziguten.
Eskerrik asko ARNO guraso elkarteari.
Segi horrela hazixa ereiten. Elkarlanian, auzolanian, danok joango gara poparean, olatuan.
Eskerrik asko, Josu!
Bidea erreza zenik inork ez zigun esan. Segi ereiten eta arrastoa uzten. Eskerrik asko Arno!! 👏
Eskerrik asko, Maria!
Zorionak Arno!!!
Atzoko hitzaldia benetan interesgarria, ikusi da interesa pizten duen gaia dela.
Mila esker itxen ai zeaten lanagatik!!
Eskerrik asko, Naiara!
Zorionak Arno! Patio inklusiboaren hitzaldia BIKAINA izan zan. Mundua, eredu horretan Dabil eta doa. Gertuko herrietan badaude horrelakoak. Mendaron zergatik ez?
Eskerrik asko, Oihana!
Benetan interesgarria izan da gaurkoa. Ohera sartu eta umeak estazio aldeko zuhaitzen artean ze ondo ibiltzen diren pentsatzen egon naiz. Ia 2021. Urtean gauden seiñale hartzen hasten garen. Gure seme alabei denon artean eta danontzat den herri bat dugula erakutsi diezaiegun.
Mila esker Arno
Eskerrik asko, Aitziber!