‘Patio inklusibo baterantz’ solasaldia antolatu dugu Arnotik maiatzaren 6rako. Solasaldia San Agustin kultur gunean izango da, 18:30ean hasita.
Antzeko hausnarketa prozesuak martxan jarri dituzten beste hiru herritako ordezkariak gonbidatu ditugu gurera.
- Antxon Etxeberria, Zumaiako Herri Eskolako zuzendaria
- Mikel Olaizola, Azpeitiko ikastolako aholkularia
- Eli Zubeldia, Zumaiako Herri Eskolako patioko obraren exekuzio-zuzendaria eta Zarauzko Balurdin guraso elkarteko kidea
- Hiru gonbidatuez gain, Arno guraso elkarteko kide batek ere parte hartuko du solasaldian, Javi Muñozek.
Hitzaldiaren helburua, lehenik eta behin, eskola-jolastokiaren gaiari buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko beharra erakustea da, arrakastatsuak izan diren hurbileko esperientzien bidez, eta, bigarrenik, prozesu horiek nola garatu diren bertatik bertara ezagutzea. Hitzaldiaz gain, eta sentsibilizazio kanpaina beraren barruan, Euskal Herriko beste eskola batzuetan egindako hausnarketa eta parte-hartze prozesuen adibideak argitaratzen hasi gara gure blogean. Hemen: https://arnogurasoelkartea.eus/ikastolakopatioaeraldatzekoproiektua/
Hitzaldira joan ahal izatea errazteko zaintza zerbitzua ere eskainiko du Arnok HH4tik LH2ra arteko neska-mutilentzat, 18:15etik aurrera. Zaintza-zerbitzua behar duenak, baina, izena eman beharko du arnogurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Mesedez, mezuan zehaztu haurrak zein adinetakoak diren.
Tertulia: ‘Hacia un patio inclusivo’. El día 6 de mayo, en el centro cultural San Agustín
Desde ARNO hemos organizado una tertulia titulada “Hacia un patio inclusivo” para el próximo jueves 6 de mayo a las 18:30 en San Agustin Kultur aretoa. En la sesión tomarán parte:
- Antxon Etxeberria, director de la Herri Eskola de Zumaia.
- Mikel Olaizola, consultor de la ikastola de Azpeitia.
- Eli Zubeldia, directora de ejecución de la obra del patio de la Herri Eskola de Zumaia y miembra de la asociación de madres y padres Balurdin de Zarautz
- Jabi Muñoz, miembro de ARNO.
El objetivo de la charla es, primero, mostrar la necesidad de realizar una reflexión colectiva en torno al tema del patio escolar y sus beneficios a través de experiencias cercanas que han sido exitosas, y segundo, conocer de primera mano como se han desarrollado dichos procesos. Además de la charla, y como parte de la campaña de sensibilización, hemos comenzado a publicar en nuestro blog ejemplos de procesos de reflexión y participación realizados en otras escuelas de Euskal Herria. https://arnogurasoelkartea.eus/ikastolakopatioaeraldatzekoproiektua/
Desde Arno también ofreceremos el servicio de zaintza para el alumnado de HH4 a LH2 para facilitar la asistencia a la tertulia. Para ello, hay que inscribirse mandando un mail a la siguiente dirección: arnogurasoelkartea@gmail.com. En el mail conviene especificar la edad de los niños y niñas

Aupa ARNO.
Primeran zabiltzate. Ekipazo bat zeate.
Hoben atzetik, lan handia dago eginda. Nire ustez patioari buelta bat eman behar zaio denon erabileran egoteko. Dagoen moduan, batzuk bakarrik egoten dira beti, txikiek HHkoak ez daukate ezta aukerarik bertan egoteko, grdetatik ibiltzen dira soilik.
Animo eta horrela segi.
Milesker egiten zaudeten lanagatik.
Agur bat.
Eskerrik asko, Leire. Estimatzen dira zure hitzak. Ari gara ahalegina egiten, eta bai, bat gatoz diozun horretan. Horretarako, baina, denon parte-hartzea behar dugu. Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu maiatzaren 6ko hitzaldira. Entzun ditzagun beste esperientzia batzuk, ikasteko ez dago entzutea baino gauza hoberik eta.
No va a ARNO y se pone a opinar en el parke (como hacemos la mayoria para arreglar este pais🙈) sobre ke hacer con el ⚽️y ke nos sirva a todos. No.
ARNO se pone en contacto con otras personas y profesionales que ya se han enfrentado a la misma situación y monta una tertulia con cartel incluido, invitandonos a todos a participar. Con un par!!
Como madre, mujer y mendarotarra recien llegada, os quiero agradecer el gran esfuerzo ke se que hay detras de todo esto: las horas intempestivas que estais metiendo despues de jornadas laborales, de todo ese tiempo libre que podriais estar disfrutando con los vuestros y ke estais convirtiendo en proyectos, actividades, articulos, soluciones y ayuda PARA TODOS.
ESKERRIK ASKOOO
Agradecemos tus palabras, June. Hacemos lo que podemos porque queremos lo mejor para nuestras hijas e hijos. No siempre acertaremos, pero lo hacemos con la mejor voluntad. Gracias. Si tienes ocasión, no dudes en acudir a la tertulia del día 6 de mayo.
Solasaldi honetarako ez da Ikastolako edota udal ordezkariren batzuei gonbidapenik luzatu?
Zer esana izango dute gai honetan, ezta?
Bai, gonbidatuta daude, eta konfirmazio batzuk ere jaso ditugu. Eta bai, prozesu parte-hartzailea da abiatu duguna, eta alde guztiek dute zeresana. Udalak, ikastola, gurasook… eta haurrek eurek ere bai (eta bereziki haurrek) Hala nahi genuke behintzat.
Benetan hausnartzeko gaia, interesgarria guraso guztiontzat. Eskerrik asko Arno egiten ari zeaten lanagatik!! Bertan izango gea, animatu zaitezte
Hala iruditzen zaigu guri ere, Naiara. Beste esperientzia batzuk entzutea beti dela interesgarri. Eskerrik asko zure hitzengatik, eta bai, han ikusiko dugu elkar.
Mila esker Arno!
Han izango gea.
Eskerrik asko, Maria. Estimatzen da!