Gaurkoa moduko egun batez gertatu zen, duela 84 urte. Eta gaur bezala, astelehena zen, azoka eguna Gernikan. Asko idatzi eta hitz egin da gai horri buruz, baina halaxe egiten jarraitu behar dugu, gure seme-alabek zer gertatu zen jakin dezaten, nondik gatozen eta beste hainbat konturen arrazoiak ezagutu ditzaten. Gogora dezagun, beraz, eta ez dezagun berriro gerta dadin utzi!
Ahotsak-ek, ‘Ahotsak ikasgelan’ egitasmoaren barruan sortutako bideoa da hau, ikasgeletan zabaltzeko egin dutena. Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko sortutakoa.
Hemen, 75. urtemugan, EITBk Gernikako belaunaldi gazteekin grabatutako beste bideo bat. Bonbardaketa, haurren ahotan.
https://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/875396/gernikako-bonbardaketaren-bideoa–zer-dakite-umeek/
Wikipedian ere topa dezakezue bonbardaketa honen inguruko oinarrizko informazioa: https://eu.wikipedia.org/wiki/Gernikako_bonbardaketa
GERNIKA: EUSKAL HERRIKO 40 GOZOGILEK ELKARLANEAN PICASSOREN MARGOLAN EZAGUNAREN TXOKOLATEZKO ERREPLIKA BURUTU DUTE 2021EAN
GERNIKA: “GUERRA TOTAL”ERAKO LEHEN ENTSEGUA (gazteleraz)
https://www.bbc.com/mundo/noticias-39633923
GERNIKA: PICASSOREN MARGOLANA
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16170085
Hoy 84 aniversario del bombardeo de Gernika
Ocurrió tal día como hoy hace 84 años. Y como hoy, era lunes, día de mercado. Se ha escrito y hablado mucho al respecto, pero es necesario seguir haciéndolo para que nuestros hijos e hijas conozcan lo que pasó, entiendan de dónde venimos y el por qué de tantas cosas. Recordemos pues, y ¡no permitamos que vuelva a suceder!
Este es el vídeo que el proyecto Ahotsak ha creado para difundir en los centros escolares de Euskal Herria. Creado para trabajar con el alumnado de Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato. Y el vídeo que podéis ver entrando en el link que viene a continuación es el vídeo que difundió ETB en el 75. aniversario y en él preguntan a escolares de Gernika sobre el bombardeo.
https://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/875396/gernikako-bonbardaketaren-bideoa–zer-dakite-umeek/
MEMORIA
GERNIKA: 40 CONFITEROS REPRODUCEN EL CUADRO DE PICASSO CON CHOCOLATE EN 2021
GERNIKA: PRIMER ENSAYO DE GUERRA TOTAL
https://www.bbc.com/mundo/noticias-39633923
GERNIKA: EL CUADRO DE PICASSO
Atzo iluntzean gure semeak arretaz ikusi zituen albiste honetan jarritako bideoak, “ahotsak”ekoa eta haurrekin egindakoa batez ere. Gernika margolanaren sokari tiraka, dokumental bat aurkitu zuen mutilak eta erdia-inguru ikusi genuen. “Cuando Pablo se convierte en Picasso” du izena eta “La noche temática”n botatakoa da. Gaur bukatuko dugu, benetan interesgarria iruditu zitzaigun-eta. Norbaitek ikusi nahiko balu, hona lotura:
Eskerrik asko Arno, historiara eta artera gerturatzeko aitzakia izan den hari-mutur hori gure esku jartzeagatik!
Eskerrik asko zuri. Estimatzen da zure ekarpena