Gogoratuko duzue gurasoekin egin nahi genituen mailakako bilerak bertan behera utzi behar izan genituela ezinbestean, Mendaro eremu gorrian sartu-irtenean ibili zenean. Baina ez ditugu ahaztuta. Orduan esan genizuen bezala: zuen kezka, nahiak eta ametsak ezagutu nahi ditugu, erabaki guneetara eramateko. Eta horretarako, talde-bileretara gonbidatu nahi zaituztegu berriro.  Gonbidapena da, jakina, baina ahal duzuen neurrian parte hartzeko eskatu nahiko genizueke. Bi bilera egun zehaztu ditugu opor ondorenerako. Eskertuko genizueke zuen agendetan lekua egitea, garrantzi handiko gaiak lantzen dihardugulako eta zure iritzia eta laguntza behar ditugulako.

HAUR HEZKUNTZAKO gurasoentzako bilera: Apirilaren 14an, 18:30ean, udaletxean.

LEHEN HEZKUNTZAKO gurasoentzako bilera: Apirilaren 15ean, 18:30ean, udaletxean

OHARRA: Izena emandakoen kopuruaren arabera lekuz aldatu beharko bagenu, jakinaraziko genizueke aurrez

Pandemia egoeran, prebentzio neurri guztiak betetzea dagokigu, eta horregatik, eskertuko genizuke zuen parte-hartzea konfirmatzea, behar diren neurriak hartzeko: arnogurasoelkartea@gmail.com. Aldez aurretik, eskerrik asko.

Bilerara etorri ezin duzuenontzat, berriz, hemen gure posta elektronikoa, ekarpenak idatziz egin ahal izateko: arnogurasoelkartea@gmail.com edo whatsappez, zuen mailako ordezkariei idatzita.

Invitación para las reuniones de grupo

Recordaréis que nos vimos obligados a suspender las reuniones de grupo cuando Mendaro entró en la zona roja, pero pensamos que es necesario retomar esas reuniones. Como os dijimos entonces: queremos conocer vuestras preocupaciones, deseos y sueños para llevarlos a los centros de decisión. Y para ello queremos invitaros de nuevo a las reuniones grupales. Por supuesto esto es una invitación, pero nos gustaría pediros que participéis en la medida de lo posible. Hemos fijado dos días de reuniones para después de las vacaciones. Os agradeceríamos que se hicierais un hueco en vuestras agendas porque estamos trabajando en temas de gran importancia y necesitamos vuestra opinión y apoyo.

Reunión para padres y madres de Educación Infantil (HH): el 14 de abril, a las 18:30 horas, en el Ayuntamiento

Reunión para padres y madres de Primaria (LH): 15 de abril, 18:30, en el Ayuntamiento

AVISO: Si tuviéramos que cambiar de sitio en función del número de inscritos, os lo comunicaríamos previamente

En situación de pandemia, nos corresponde cumplir todas las medidas preventivas, por lo que agradeceríamos confirméis vuestra participación para tomar las medidas necesarias: arnogurasoelkartea@gmail.com. De antemano, gracias.