Mendaroko Udalak zuhaitzak landatzera deitu gintuen atzorako, eta kuadrilla ederra batu ginen goizean goiz Herriko Enparantzan, Txitxirrika aldera igotzeko. Pagoak eta haritzak landatu genituen han, Etxabe baserriaren azpiko maldetan (Guztira, 175 haritz-landare eta beste horrenbeste pago-landare dira 8.000 metro koadroko lur-sailean). Eguraldi onarekin, goiz ederra pasatu genuen lagun artean. Zuhaitzak landatu eta babesak ere jarri genizkien, orkatzek eta bestelako animaliek arbola-landareak zuritu ez ditzaten. Hamaiketakoa jan eta eguerdirako bueltan ginen atzera. Santa Krutzeko parkean egin genuen azken geldialdia eta handik beherako bidea hartu genuen, Kilimon Trail mendi lasterketaren ibilbidetik batzuek, eta errepidez besteek.

ARGAZKI GEHIAGO: https://photos.app.goo.gl/rfeMjRz7WrakCE1d7

Hemos plantado hayas y robles cerca de Txitxirrika

Ayer nos sumamos al evento del Día del Árbol organizado por el ayuntamiento. Nos juntamos a primera hora de la mañana en la Herriko Enparantza para subir hacia Txitxirrika. Plantamos hayas y robles en las laderas bajo el caserío Etxabe (en total, 175 plantas de roble y otras tantas de haya en una parcela de 8.000 metros cuadrados). Con el buen tiempo, pasamos una bonita mañana. Además de plantar árboles, colocamos unas protecciones a las plantas para evitar que los corzos y otros animales las pelen. De camino a casa, hicimos la última parada en el parque de Santa Cruz para jugar un rato.

PARA VER LAS FOTOS: https://photos.app.goo.gl/rfeMjRz7WrakCE1d7