Zapatu goiz baterako plan berezia proposatu nahi dizuegu oraingoan. Animatuko al zarete gurekin batera zuhaitzak landatzera? Udal lurretan landatuko ditugu arbolak, Txitxirrika baserri ondoko lurretan, Etxabe azpian. Mendaroko Udalak 300 haritz eta pago arbola landatu nahi ditu guztira eremu horretan, eta ekimen horretan parte hartzea proposatu digu.

2018ko abenduaren 27an ere parte hartu zuen Arnok halako beste ekimen batean. Arbolak landatzen eta babesak jartzen jardun ginen orduko hartan eta zuetako batzuek gogoan izango duzue zein goiz ederra pasatu genuen. Bada ordukoa errepikatzeko gogoz dagoenak hemen du aukera.

Plana honakoa da: Larunbatean, hilaren 13an, Herriko Enparantzan bilduko gara, 9:30ean, eta oinez igoko gara gora, mojen bidetik. Komeni da arropa erosoa eramatea, bai eta nork bere hamaiketakoa eta ura eramatea ere. Irten aurretik, hala nahi duten haurrek, brigadakoen ibilgailuan sartu ahal izango dituzte motxilak, gorako bidea pisurik gabe egiteko.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, beranduenez ostiral goizerako, bizi dugun egoera honetan taldeak antolatu behar izango ditugulako.  

Izena emateko: ekintzakarno@gmail.com

Plantación de árboles, el sábado

Esta vez os proponemos un plan especial para una mañana de sábado. ¿Os animáis a plantar árboles? Plantaremos  árboles en terrenos municipales, junto al caserío Txitxirrika, cerca de Etxabe. El Ayuntamiento de Mendaro quiere plantar un total de 300 robles y hayas en esta zona y nos propone participar en esta iniciativa.

El 27 de diciembre de 2018 Arno ya participó en otra iniciativa de estas características. Aquella vez nos dedicamos a plantar árboles y a poner protecciones, y algunos de vosotros y vosotras recordaréis  la hermosa mañana que pasamos. Quien quiera repetir aquella esperiencia aquí tiene otra oportunidad

El plan es el siguiente: el sábado, día 13, nos reuniremos en la Herriko Enparantza, a las 9:30 horas, y subiremos a pie por el camino de las monjas. Es recomendable llevar ropa cómoda, almuerzo  y agua. Antes de salir, los niños y niñas que lo deseen podrán introducir sus mochilas en el vehículo de la brigada para subir hasta el punto de encuentro sin peso.

Los interesados e interesada en participar deben inscribirse antes que el viernes por la mañana, ya que en esta situación de pandemia tendremos que organizar grupos.

Para inscribirse: ekintzakarno@gmail.com