Arno Guraso Elkarteko Euskara taldean hilabete batzuk direla aipatu genuen herrian Errigora talde bat osatuko balitz, udaberriko kanpainan olioa eta barazkiak Mendaron bertan jasotzeko aukera izango genukeela, eta Nafarroako hegoaldeko produktore txikien uzta kontsumituz, hango euskalgintzari lagundu ahalko geniokeela.

Herritarren izen zerrenda bat prestatu eta banaka-banaka eurekin hitz eginda, proiektuarekin bat egiteko prestutasuna agertu duen jendearekin batera Errigora taldea osatu berria da. Gaur, argazkirako batu gara taldeko batzuk, baina ez gaude denok, batzuek ezin izan dutelako hitzordura agertu.

Esan gabe doa, hala ere, interesa duen ororentzat ateak zabalik dituela Mendaroko Errigora Taldeak.

Informazio gehiagorako: http://www.facebook.com/ErrigoraMendaro

Harremanetarako (emaila): errigoramendaro@gmail.com

Zer da Errigora?

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako. Zeintzuk dira Errigoraren helburuak? Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun. Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

Informazio gehiagorako: www.errigora.eus

Se ha creado el grupo Errigora en Mendaro

En el grupo de Euskera de la Asociación de Padres y Madres Arno se comentó hace algunos meses que si se formara un grupo de Errigora en la localidad, en la campaña de primavera tendríamos la oportunidad de recoger aceite y verduras en el propio Mendaro y así consumiendo la cosecha de pequeños productores del sur de Navarra, podríamos ayudar a los diferentes agentes que trabajan a favor del euskera en aquellas tierras.

Gracias a la gente que ha mostrado su disposición a sumarse al proyecto, el grupo Errigora acaba de formarse. Hoy algunos y algunas del grupo nos hemos unido para la foto, pero no todos y todas han podido acudir a la cita.

De todas formas, cabe decir que el Grupo Errigora de Mendaro tiene las puertas abiertas para quien se quiera sumar.

Para más información: http://www.facebook.com/ErrigoraMendaro

Contacto (email): errigoramendaro@gmail.com

¿Qué es Errigora?

Errigora es una iniciativa ciudadana que tiene como base y herramienta de colaboración Euskal Herria. Se centra en el sur de Navarra y pretende incidir en “una zona en la que el euskera no es oficial”, dando paso a productos propios de esta zona en Euskal Herria. En esta dirección, una sociedad cada día más amplia da cuerpo a la iniciativa; una red plural de ciudadanos, agricultores, euskaltzales, productores y consumidores que hablamos con ilusión y ambición. Desde nuestra “pequeñez” queremos llevar a cabo una gran colaboración porque Navarra necesita a Euskal Herria y Euskal Herria necesita a Navarra. ¿Cuáles son los objetivos de Errigora? Ubicar los productos propios del sur de Navarra en la plaza de Euskal Herria, para que en lugar de los lejanos consumamos las verduras y aceites autóctonos, apostando por la filosofía “Km 0”. Impulsar económicamente el uso del euskera en la zona “no oficial” del sur de Navarra. Realizar una aportación basada en la iniciativa voluntaria colectiva, ensalzando la necesidad y la fuerza de esta forma de trabajo.

Para más información: https://www.errigora.eus