Aste Santuarekin batera, tradizioari eusten dioten aita pontekoak hasi dira pazko-opil eta arrautzen bila. Baina, nondik dator ohitura hau? Ikertzaile batzuek kultura paleokristauarekin lotzen dute.
Garizuma Euskal Herrian erro sakonenak dituen ohituretako bat da, lurraldeko herri askotan oraindik indarra duena. Berrogeialdi honetan, tradizioari eusten dioten aita eta ama pontekoek semebitxi eta alababitxiei (seme eta alaba besoetakoei) txorizoa eta arrautzak dituen ogi bat oparitzen diete urtero, ezkontzen diren arte.
Aramaio, Gorozika, Elorrio, Zornotza, Durango eta Abadiñon, mokotza deitzen diote pazkoa-opil honi. Zeanurin, morrokotea eta, Bermeo eta Busturian, paskopille. Izpuran, morrodua eta Donostian morrokua. Beran, adar-opila eta, Bortziriak zein Baztan eskualdeetan, aitatxi-opil edo amatxi-opil. Zerainen, arrautz-opila. Elosuan, kaapaxue, Oñatin eta Debagoienean, karapaixoa eta Arabako Lautadan, ronzapila edo ranzopila. Gainera, ohitura hau ez da Euskal Herrian bakarrik mantendu: Kataluniako mona, Gaztelako eta Andaluziako avituallamientoa eta Asturiasko bollu preñaua, bakoitza bere berezitasunekin, euskal pazko-opilaren parekoak dira.
Baina, opilak izen eta forma ugari har baditzazke ere, tradizioaren jatorria berbera da guztientzat. Ikertzaile batzuen arabera, errituzko ogi hauek jatorri paleokristaua dute, antzinako nekazaritza gurtzetatik eratorriak eta mendebaldeko egutegian txertatutako ohiturak baitira.
Paleokristau garaian ospatzen zituzten erritu pagano nagusi haien artean, gure garizumaren garai berean izaten zen udaberriko ekinokzio jaia zen nabarmenetarikoa, non mota askotako erritualak egiten zituzten ugalkortasunaren ikur zen ogiari eta biziaren hazia eta ziklo biologiko berri baten hasieraren ikur zen arrautzari lotuta.
Pazko-arrautzak
Pazko asteko igandean seme-bitxi eta alaba-bitxiei oparitzen zaizkien arrautzak ez dira betidanik txokolatezkoak izan. Ikertzaile batzuek ohitura hau jatorri paleokristauarekin eta honen arabera arrautza bizi hazia zenaren ideiarekin lotzen duten bitartean, beste batzuek historian mendeak aurrera egin eta ohituraren iturburua katolizismoaren sorreran aurkitu dute.
Azken hauen arabera, bijilia egiten zuten katolikoek garizuma garaian ez zuten ez haragirik ez esnekirik kontsumitzen eta, beraz, egun haietan arrautza errun berriak fresko mantentzeko argizari geruza fin batez estaltzen zituzten. Ondoren, berrogeialdia igaro ostean, herriko elizara joan eta arrautzak bizilagunekin elkarbanatzeko ohitura zuten.
Denboraren poderioz, eliza katolikoaren arauak aldatzen joan dira eta hauekin batera tradizioak, XIX. mendetik aurrera aita pontekoak apaingarriz beteriko txokolatezko arrautzak oparitzen hasi zirelarik.
¿Por qué se regalan tortas de pascua (pazko-opila)?
Con la Semana Santa, los padrinos y madrinas que conservan la tradición han empezado a buscar tortas de pascua y huevos. Pero, ¿de dónde viene esta costumbre? Algunos investigadores lo relacionan con la cultura paleocristiana.
La Curesma es una de las costumbres con raíces más profundas en Euskal Herria, con fuerza todavía en muchos pueblos del territorio. En esta cuarentena, los padrinos y madrinas que sostienen la tradición regalan cada año a sus ahijadas y ahijados un pan con chorizo y huevos hasta que se casan.
En Aramaio, Gorozika, Elorrio, Amorebieta, Durango y Abadiño llaman mokotza a esta torta de pascua. En Zeanuri, morrokote y, en Bermeo y Busturia, paskopille. En Izpura morrodua, y morrokua en San Sebastián. En Bera adar-opila, y, en las comarcas de Cinco Villas y Baztan, aitatxi-opil ó amatxi-opil. En Zerain, torta de huevos. En Elosua, Kaapaxue, en Oñati y Alto Deba karapaixo y en la Llanada Alavesa, el ronzapil o ranzopil. Además, esta costumbre no sólo se ha mantenido en el País Vasco: la mona catalana, el avituallamiento de Castilla y Andalucía y el Bollu preñau asturiano, cada uno con sus particularidades, equivalen a la torta de pascua vasca.
Pero, aunque la torta puede adoptar muchos nombres y formas, el origen de la tradición es el mismo para todos. Según algunos investigadores, estos panes de rito tienen un origen paleocristiano, ya que son derivados de antiguos cultos agrícolas y costumbres insertadas en el calendario occidental.
Entre los principales ritos paganos que celebraban en la época paleocristiana, destacaba la fiesta equinoccial de primavera que se celebraba en la misma época que nuestra Cuaresma, en la que realizaban rituales variados ligados al pan símbolo de la fertilidad y al huevo símbolo de la semilla de la vida y del inicio de un nuevo ciclo biológico.
Huevos de Pascua
Los huevos que se regalan el domingo de la semana de Pascua a ahijadas y ahijados no han sido siempre de chocolate. Mientras que algunos investigadores relacionan esta costumbre con el origen paleocristiano y con la idea de que según esto el huevo era criado vivo, otros han avanzado siglos en la historia y han encontrado el origen de la costumbre en el surgimiento del catolicismo.
Según estos últimos, los católicos que hacían la vigilia en la época de la Cuaresma no consumían carne ni productos lácteos y, por tanto, en aquellos días cubrían los huevos nuevos con una fina capa de cera para mantenerlos frescos. Después, tras la cuarentena, acudían a la iglesia del pueblo y compartían los huevos con los vecinos.
Con el paso del tiempo, las normas de la iglesia católica han ido cambiando y con ellas las tradiciones, a partir del siglo XIX los padrinos y madrinas comenzaron a regalar huevos de chocolate llenos de adornos.