Aingeru Goarda eguna dugu gaur, martxoaren 1a. Pandemiagatik izan ez balitz, jai handia izango lukete gaur Mendaroko Plaza auzoan; gaur, eta asteburuan. Gaurko egunez meza izan ohi da Aingeru Goardakoan, eta astebururako gorde izan dituzte gainerako ospakizunak: Bertso-saioa, erromeria, herri-kirol saioak… Egin dezagun memoria ariketa bat, oharkabean pasa ez dakizkigun herriko ospakizun-egunak.

Mendaron, nortasun handiko auzoa da Plaza, A-8 autobideak apur bat zokoratuta daukan arren. Auzolanaren ikurra izan da urte askoan, eta horren adibide garbia da Aingeru Goardako ermita, auzotarren ekimenez 1983an berritutako baseliza [Urte horretan urak hartu zuen ermita, eta auzolanean eraiki zuten berria, Altzolara begira]. Haren bueltan urteetan batu gara mendaroarrak, martxoaren lehenengo egunez. Hala ere, 2002an galdu ziren hango jaiak. Edo zuzenago izateko, etena izan zuten. Ezinak behartuta laga zieten Miguel Angel Arriola zenak eta Silberio Txurrukak jaiak antolatzeari. Zorionez, baina, haien ondorengoek erreleboa eman zieten 2010ean, eta geroztik, urtero ospatu dira. BARRENeko reportaje honetan aurkitu ditugu jai honen inguruko jakingarri gehiago, baina gogora ekarri ditzagun jaiak berreskuratu zituztenen izenak, gaur gure ikastolako guraso ere badirelako haietako batzuk: Eukene Gurrutxaga, Gorka Arriola, Alex Aranberri, Oier Quiroga, Borja eta Lurdes Rodriguez neba-arrebak, Amaia eta Joseba Mendikute neba-arrebak, Iñigo Lazkano eta Jon Zuloaga.

Jaiak berreskuratu zituteneko reportajea: http://www2.barren.eus/content/view/2248

Día de Aingeru Goarda

Hoy, 1 de marzo, es el día del Ángel de la Guarda. De no ser por la pandemia,  por este motivo hoy y el fin de semana, estarían de fiesta en el barrio Plaza, junto a la  pequeña ermita que lleva el nombre de Aingeru Goarda, situada junto a la carretera N-634. Durante el día de hoy se suele celebrar una misa en honor al Ángel de la Guarda, y el resto de actos se suelen reservar para el fin de semana: bertsolaris, romería, deporte rural… hagamos un ejercicio de memoria para que no se nos pasen por alto los días de celebración local.

Plaza es un barrio con mucha personalidad, a pesar de que la autopista A-8 la tiene un poco arrinconada. La ermita de Aingeru Goarda, reformada por iniciativa de los propios vecinos en 1983 es un claro ejemplo de ello [ese año la ermita se inundó y construyeron una nueva mirando a Altzola]. Alrededor de la ermita nos hemos reunido durante años, durante el primer día de marzo. Sin embargo, las fiestas de Aingeru Goarda se interrumpieron en el 2002, cuando Miguel Ángel Arriola y Silberio Txurruka tuvieron que dejar forzosamente la organización de las fiestas. Afortunadamente, un grupo de jóvenes les relevaron en 2010 y desde entonces se han celebrado anualmente. Algunos y algunas de ese grupo que decidieron volver a organizar las fiestas son padres y madres de nuestra ikastola: Eukene Gurrutxaga, Gorka Arriola, Alex Aranberri, Oier Quiroga, Borja Rodriguez, Lurdes Rodríguez, Amaia Mendikute, Joseba Mendikute, Iñigo Lazkano y Jon Zuloaga.

http://www2.barren.eus/content/view/2248