Mendaroko inauterietako ospakizunek herritarren artean onarpena eta arrakasta izan dute azken urteotan. Aurten kaleetan ez dugu joan diren urteotako girorik sortzerik izango, baina etxeetan mozorrotu eta familan festa txikiak egitea ez digu inork kenduko, eta aurreko urteetako argazkiak ikusiz denbora eman nahi izanez gero, bila itzazue ezagun eta lagunen argazkiak BARRENeko artxiboetan.
https://photos.app.goo.gl/ygeWoNSXsRiD7PAZ7
https://photos.app.goo.gl/fAMVKLWt25b37Gwv9
PELLAK, TORRADAK, ETA BESTE GUTIXIA BATZUK
Negua negua den arte, txokolate beroa ederki sartzen da eta arratsalderako plana ekar lezake hari laguntzeko bizkotxoren bat egireak. Baina otsailean, ihaute garaian, pellak eta torradak dastatu behar izaten dira. Esnezkoak lehenengoak, ogizkoak bigarrenak, aukeratu eta gozatu!
http://errezetak.elkargest.com/postres/pellak/
Tripa ondo bete aurretik, edo ondoren ere bai, zergatik ez, gogoan izan, sasoian sasoikoa apreziatzeko gai izatea ere badela bizi-poza. Beraz, jantzi arropa egokia eta segi sarri xamar haizea hartzera, oharkabean ihes egin ez diezagun otsailak!