SASIKO POTZU EGUNA Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik ospatzen zen garizuma aurreko igandean. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txitxia, txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Sasiko potzu, Sasi koipetsu, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Basaratuste, Sarteneko edu Txitxiburduntzi eguna kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein familiarekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin.

Eta aurten Arnok ikastolako 6.mailako ikasleekin ohitura hau berreskuratzeko ahalegin xume bat egiteko egitasmoa zeukan eskuartean. Pandemia kontuek ahalbidetu bezain pronto helduko diogu berriz ere kontu horri. Eta ea aurki 1940ko argazki honen antzeko bat ateratzeko modua izaten dugun elkarrekin! 

Día de Sasiko potzu

El día de SASIKO POTZU es una vieja tradición de Euskal Herria, que se celebraba el domingo anterior a la Cuaresma. Este día la gente iba al monte, preparaba el fuego y ensartando cada comensal los alimentos en un palo se asaba la panceta, el chorizo la chistorra o la carne que fuera (generalmente carne de cerdo).

Hoy en día, aunque no se haya hecho ningún sacrificio de cerdo, esta tradición sigue presente en muchos pueblos de nuestro entorno. Sasiko potzu, Sasi koipetsu, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Basaratuste, Sarten o Txitxiburduntzi es una excusa para pasar un buen momento al aire libre, degustando comidas preparadas en burruntzi (como se conoce popularmente al palo empleado para el asado). Se celebra tanto con amigos y amigas como con familiares, y en algunos lugares se organizan romerías con celebraciones, juegos, música y bailes.

Y este año Arno tenía la intención de hacer un humilde esfuerzo para recuperar este hábito con el alumnado de 6º curso de la ikastola. Retomaremos el tema tan pronto se pueda ¡Y ojalá podamos pronto sacar una foto como ésta de 1940!