‘Mendaro herria ezagutzen’ proiektuko bigarren bideo-pilularekin gatoz. Indarkeria Matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta egun horren harira, Tratu Onen Aldeko Taldea aurkeztuko digute Maddi Uriak eta Aiur Oterok. Tratu Onen Aldeko Taldetik, Leire Arriolak, Edurne Izagirrek, Jone Gurrutxagak eta Ainara Egigurenek eman dituzte azalpenak (http://mendarokotratuon.blogspot.com). Bide batez, asteazkenean, 19:00etan, Herriko Enparantzan egingo duten ekimenarekin bat egitera deitu dute. Arnok bere oinarrietan jasota dauka berdintasunaren alde lan egitea, eta horrenbestez, guk ere bat egingo dugu azaroaren 25eko aldarrikapenekin.
Os presentamos el grupo
Tratu Onen Aldeko Taldea
Os presentamos el segundo video del proyecto ‘Mendaro herria ezagutzen’ . Maddi Uria y Aiur Otero nos presentan el Grupo Tratu Onen Aldeko Taldea con motivo del 25 de noviembre, día internacional contra la violencia machista. Leire Arriola, Edurne Izagirre, Jone Gurrutxaga y Ainara Egiguren han sido las encargadas de dar a conocer el grupo Tratu Onen Aldeko Taldea (http://mendarokotratuon.blogspot.com). Asimismo, han llamado a sumarse a la iniciativa que se celebrará el miércoles a las 19:00 horas en la Herriko Enparantza. Arno tiene en sus bases trabajar por la igualdad, por lo que nosotros y nosotras también nos sumamos a las reivindicaciones del 25 de noviembre.