Gazteleku eta ludotekak antolatuta, Gaztetxia, Arno Guraso Elkartea eta udalaren laguntzarekin, maiatzak 25 larunbat goizean, erreka garbiketa egiteko jende ugari elkartu zen. Lan bikaina burutu zen, zabor ugari jasoz.
Ondoren bazkaria egin zen eta jarraian denontzat jolasak eta dokumentala eta hausnarketa unea eta bukatzeko musika izan zen.
Denok benetan primeran pasa genuen. Zorionak antolatzaileei!!!
Hona hemen zenbait argazki eta bideo: