Honez gero ondotxo dakizuen moduan asteazken honetan, apirilaren 5ean, goizean goiz pasako da  KORRIKA Mendarotik. 7:40ak aldera LanBi parean izango dela aurreikusita dago.

Arno Guraso Elkarteak eta baita Ikastolak ere, beste hainbat eta hainbat herriko elkarterekin batera, kilometro bana daukagu, zubitik Lasaitze parera Ikastolak eta handik Udaletxe ondora elkarteak. Eguna giro ezin hobean hasteko parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu  eta horretaz gain gogorarazi, goiz erdian Korrika Txikian parte hartuko dutela gure ikastolako neska – mutilek.

Hauxe Korrika txikiaren ibilbidea mapan:

  • 11:15etan Ikastola parean abiatuko da eta mailaz-maila ikasleak tropelera batuko dira lekukoa elkarri pasatuz. pasatuz.
  • LH6 Ikastolan hasi eta Mendarozabaleko buelta emanda, auzoko plaza gurutzatuz, ikastola parera arte.
  • LH5 ikastola paretik errepide nagusia azpitik gurutzatuko dute.
  • LH4koak Intzarbakoitzak aldapa hasieran batuko dira.
  • LH3Azpilgoetako eliza paretik aldapa jetisi eta zubi hasierara.
  • LH2koek zubia gurutzatuko dute lekukoa eramanez.
  • LH1eko ikasleak Herriko Enparantzako zubi muturrean hasiko dira korrika.
  • HH5eko ikasleek Coviran haurrean hartuko dute lekukoa.
  • HH4 tren geltoki parean batuko da tropelera eta ikastolan bukatuko dute korrika txikia, kalejira batekin.
  • HH3 ikastolako arrapala hasieran sartuko da multzora.
  • HH2koak  patio nagusiko sarreran.
  • Mendaro Ikastolak antolatu du Korrika Txikia, Arno guraso elkartekoen laguntzarekin.

OHARRA: eguraldi txarra iragarriko balute egun honetarako, bezperan jakinaraziko luke zuzendaritzak Einika bidez zer irtenbide proposatzen duen.

Girotzen hasteko, hemen aurtengo Korrikaren kantua

 


 

Como bien sabréis a estas alturas, KORRIKA pasará por Mendaro el próximo 5 de abril, será por la mañana, la previsión es que llegue a la altura de LanBi a las 7:40. 

La asociación de madres y padres Arno y la Ikastola, con otras tantas asociaciones, sociedades y colectivos, saldremos a Korrika. Concretamente, la Ikastola llevará el testigo desde el puente de entrada al municipio hasta la altura de Lasaitze, allí nos pasarán el testigo y lo llevaremos hasta el Ayuntamiento. 

A eso de las 11:15 de la mañana, los niños y niñas de la ikastola celebran su KORRIKA Txikia, puedes ver el itinerarario en el mapa.

AVISO: puede haber cambios en el itinerario, por ejemplo por la lluvia. En ese caso, la dirección del centro informará vía Einika.