Datorren iganderako, martxoak 26rako, mendi tontorrak alde batera utzi eta bizikleta hartuta bueltatxo bat ematea proposatzen dizuegu. Mendaroko inguru batzuk batzuentzat ezezagunak direla eta Mendaroko bazterrak bisitatuko ditugu.
- Irteera 10:00tan Herriko Enparantzan.
- Iraupena: bi ibilbide egingo dira motza eta luzea, eguerdirako amaituta egongo den ekintza bat izango da.
- Ibilbide motza: Herriko Enparantza — Lizarola– Herriko Enparantza( 1,5 or)
- Ibilbide luzea: Herriko Enparantza — Lizarola — Industrialdea — Plaza Auzoa– Herriko Enparantza(2,5 or)
- Eramateko, hamaiketakoa eta ura.
- Garraioa bizikleta
- Zailtasuna: baxua (Adin guztietarako)
- Haurrak familiaren ardurapean joango dira.
Izena ematea eskatzen dizuegu antolaketa ahalik eta ondoen egin ahal izateko. Beraz, etortzekotan bazarete, mezua bidali ostiralerako, martxoak 24rako arnomendiage@gmail.com helbidera, joango zaretenen izen abizenak, haurren ikasturte maila eta telefono zenbakia adieraziz. Zatozte!
Baliteke, arrazoi desberdinengatik programa aldatzea.
En esta ocasión aparcamos las salidas montañeras a pie y para este próximo domingo 26 de marzo os proponemos dar una vuelta en bicicleta por Mendaro.
- Salida a las 10:00h desde Herriko Enparantza
- Duración: medio día, con dos recorridos diferentes.
- Recorrido corto: Herriko Enparantza — Lizarola– Herriko Enparantza( 1h30min)
- Recorrido largo: Herriko Enparantza — Lizarola — Industrialdea — Plaza Auzoa — Herriko Enparantza (2h30min))
- Llevar hamaiketako y agua.
- Transporte en bicicleta.
- Dificultad baja (para todas las edades).
- L@s niñ@s irán bajo la responsabilidad de sus familias.
- Es posible que haya cambios en el programa por distintas circunstancias.
Para poder organizar la salida lo mejor posible os pedimos que os inscribáis mandando un mensaje a arnomendiage@gmail.com indicando nombre y apellidos de los participantes, curso que están cursando l@s alumn@s y un número de telefono para este viernes día 24 de marzo.