Gaintxipixa taldeak nesketan eta Ormola taldeak mutiletan, Mutrikuko eta Debako taldeekin eskubaloi ligaxka jokatu ostean, Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen partida jokatuko dute Elgoibarko taldeekin.

Multikirolean alebinen kategorian eskubaloiari dagozkion emaitzak dira hauek. Mendaron bi kategoria daude, alebinak eta benjaminak eta dagoeneko bakoitza hasi da dagokion hurrengo kirola praktikatzen.

Gipuzkoako Aldundiaren Eskola Kirolaren parte-hartzeko lehiaketa programa da multikirola, eskolaumeak 8 urtetik  aurrera hasten dira kirol modalitate desberdinak ezagutzen. Mendarok, Deba eta Mutrikurekin batera antolatzen du eskola kirola eta hiru herrietako taldeek, hamabostean behin, elkarrekin jokatzen dute.

-. Parte-hartze altua 

Eskola kirolean Mendaroko 86 umek parte hartzen dute guztira aurten, %68,8k, eta horrek esan nahi du Gipuzkoako bataz bestekoaren gainetik dagoela parte-hartze maila, baita nesketan ere. Gipuzkoan nesken parte-hartzea %30 ingurukoa da eta Mendaron aldiz, %46,5ekoa.

Gurea aldetik oso modu baikorrean baloratzen ditugu parte-hartze maila datuok, poztekoa da, kirola haurren hezkuntzaren zati garrantzitsua baita eta datozen urteetarako, egindako lanaren ildotik, gure lana umeen partaidetza sendotzea izango da. Familiek eskola kirolean duten inplikazioa azpimarratu nahi genuke, gurasoak dira kirol taldeen entrenatzaile lanak egiten dituztenak eta euren inplikazio eta bultzada gabe, Eskola Kirolak ez luke egun duen indarra izango. 

Multikirola Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleei zuzendutako eskolaz kanpoko egitasmoa da. Gure Elkarteak burutzen ditu eskola kiroleako antolakuntza lanak, Udala eta Aldundiaren babesarekin. 

This slideshow requires JavaScript.


Los equipos de alevines jugarán los partidos clasificatorios de la comarca para el Campeonato de Gipuzkoa de balonmano

Después de jugar la liguilla con los equipos de Deba y Mutriku, el equipo Gaintxipixa en chicas y Ormola en chicos, jugarán los partidos clasificatorios con los equipos de Elgoibar para el Campeonato de Gipuzkoa de balonmano.

Estos son los resultados de balonmano del programa de multideporte en la categoría de alevines. En Mendaro contamos con dos categoría, alevines y benjamines, y cada uno de ellos, ya ha comenzado a practicar el siguiente deporte que le corresponde.

El multideporte es el programa de competiciones de participación de Deporte Escolar de la Diputación de Gipuzkoa, donde los escolares a partir de 8 años, comienzan a descubrir las diferentes modalidades deportivas. Mendaro organiza el deporte escolar junto a Deba y Mutriku, y los equipos de los tres pueblos juegan juntos cada quince días.

-. Alta participación

Actualmente en el programa de Deporte Escolar participan 86 niños y niñas, 68,8%, y eso significa que estamos por encima de la media de participación de Gipuzkoa, también en lo que  a la participación de las niñas se refiere. La media de participación de las chicas en Gipuzkoa se sitúa en torno al 30% y en Mendaro es del 46,5%.

Desde la Asociación valoramos de forma muy positiva estos datos de participación, es algo como para alegrarse, ya que consideramos el deporte como una parte más de la educación de los niños y niñas y para los próximos años, nos planteamos como objetivo, seguir afianzando la participación. También nos gustaría subrayar la implicación de las familias, que son quienes entrenan a los niños y niñas y sin su apoyo, el Deporte Escolar en Mendaro no hubiera podido alcanzar la dimensión que tiene actualmente.

El multideporte es un programa extra-escolar dirigido a niñas y niños de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria. Nuestra Asociación es quien lleva la organización de los encuentros deportivos con el apoyo del Ayuntamiento y la Diputación de Gipuzkoa.