Aurtengo partean eskolako Ordezkaritza Organo Goreneko zenbait kide berritzea tokatzen zen. Gurasooi dagokigunez, 6 kide berri sartu dira, euren lau urteko epea egin duten beste horrenbeste gurasoren ordezko gisa. Seirak Arno Guraso Elkarteko kideak. Horrela, urriaren 13an hasi zen prozesua amaitu da, Ordezkaritza Organo Goren berria eratuz (OOG aurrerantzean).

Gure eskolan, gurasoen aldetik OOGko kide izateko  hauteskunde prozesura aurkeztu diren hautagai bakarrak, aipatutako guraso elkarteko sei kide horiek izan dira, ez da beste gurasorik aurkeztu alegia, eta hortaz, berritu behar diren postuak adinako hautagaiak egon direnez, ez da bozketarik egin eta automatikoki hautetsiak izan dira.

Finean, gure eskola nolakoa den hortxe erabakitzen da.

Eskolako OOGari dagokio, besteak beste, ikastetxearen Heziketa Proiektua onartzea, antolaketa eta jarduera araudia eta kudeaketa ekonomikorako proiektuak onartzea. Baita urteko plana eta memoria eta bizikidetza plana onartzea ere. Finean, gure eskola nolakoa izango den hortxe erabakitzen da.

Hauxe da Mendaro Ikastolaren OOGaren osaketa:

– Zuzendaria.

– Ikasketa-burua.

– Idazkaria, hitzarekin eta boturik gabe.

– 9 irakasle.

–  15 guraso

– Udaletxearen ordezkari bat

– Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.


Este año correspondía renovar a algunos de los padres y madres miembros del Órgano de Máxima Representación de nuestra escuela. En nuestro caso, 6 padres y madres miembros de la asociación Arno Guraso Elkartea han pasado a sustituir a sus predecesores en esos puestos. De esta forma culmina el proceso abierto el 13 de octubre para renovar el Órgano de Máxima Representación (OMR en adelante). 

En nuestra escuela las únicas personas que se han presentado al proceso electoral para elegir a los representantes de las madres y padres y el OMR han sido las seis personas que hemos mencionado y por tanto, como ese es el número de puestos que correspondía renovar, no se ha votado, y esas personas han pasado automáticamente a conformar el OMR. 

En definitiva, es donde decidimos cómo es nuestro centro. 

Entre otras, las funciones del OMR son: aprobar el proyecto educativo y de gestión del centro, sus normas de organización y funcionamiento, la programación anual y el plan de convivencia. En definitiva, es donde se toman decisiones  sobre la organización, funcionamiento y gobierno del centro. Es ahí donde decidimos cómo es nuestro centro. 

Así queda conformado:

-. El director del centro. 

-. La jefa de estudios. 

-. La secretaria, con voz y sin voto. 

-. 9 profesores y profesoras. 

-. 15 madres y padres. 

-. Una representante del personal administrativo y de servicios del centro. 

-. Un representante del Ayuntamiento.