Gaurkoa motzean idatziko dugu: bagoaz udaberrian aurrera, eta urtero maiatzean gertatzen den bezala, datorren ikasturtean gure Ikastolak izango duen egutegia aukeratzeko garaia iritsi da. Erabakia Eskola Kontseiluan (15 gurasok, 13 irakaslek eta udaletxeko ordezkariak osatua) hartuko dugu datorren astean. Oso denbora gutxi daukagu, beraz.
Irakasle-klaustroak gaur bertan erabaki du bere proposamena, eta datorren astelehen gauean Arnoko batzordekideak elkartuko gara gai honi buruz hitzegiteko. Zuen iritzia jaso nahi dugunez, 4-5 egun dituzue zuen iruzkinak egin edo zeuon proposamenak helarazteko. Horretarako blog hauxe iruditu zaigu biderik zuzenena: ez ahaztu beharrezkoak direla izen-abizenak jartzea zuen iritzi edo proposamena argitaratzea nahi baduzue.
Irakasleen klaustroak proposatzen duena: 2014-15 EGUTEGIA KLAUSTROA
Egutegia osatzeko arautegia (adi, ezin da ordutegia aldatu): 2014-15 EGUTEGIRAKO ARAUTEGIA
-. Gehiegizkoa iruditzen zait ekaina eta iraila osoan egun erdiko eskola izatea. Ekain aldera umeak nekatuta iristen dira, eta hortaz eztabaidatzeko modukoa da, baina iraila osoa? Familientzat ez da eramangarria.
-. Egutegiari buruzko araudiari erreparatuta, zer ikusten da? araudian jasota dauden maximoetan dagoela gure eskolako egutegia. Hau da, ezin dutela ordu bakar bat gehiago hartu araudiak ez liekelako utziko.
Jende askori ez zaio hau gustatuko seguru, baina niri errespetu falta iruditzen zait.
Bide batez, Arnoko asanblean egutegia zuzendaritzarekin paktatuko zela adostu zen. Ez dakit zuzenaritzarekin izandako bileretatik ezer atera den.
Aupa,
Ez zaigu asti gehiegi gelditu ezer aldatzeko, baina oraindik garaiz gaude zerbait egiteko. Gauza jakina da ordutegi honekin (egunean 5,5 ordukoa) ezin dugula inguruko eskoletako egutegi antzekoa izan (egunean 5,0 ordukoa). Baina gutxienez horrenbeste min egiten diguten egun arraro horiek kentzea proposatu beharko genuke. Zer iruditzen talde proposamen bat egitea, zenbait gurasoren artean eta Arno GEkoei aurkezten badizuegu? Hori kontseiluan defendatuko al zenukete? Gu lanerako prest gaude, asteburuan eguraldi txarra dator eta…
No nos ha quedado mucho tiempo para cambiar nada, pero todavía podemos hacer algo. Con este horario de 5,5 horas/día no podemos aspirar a tener un calendario parecido a escuelas cercanas, que tienen 5 horas/día. Pero al menos podríamos quitarnos esos días de los que tanto nos quejamos cuando llegan. Y si presentamos una propuesta entre varias madres/padres para Arno GE? La defenderíais en el Consejo Escolar? Este fin de semana va ha hacer mal tiempo, yo creo que podemos…
Iraila osoa goizez izatea pasada bat iruditzen zait. Aste bete opor luzeak ondoren ikasleak egokitzeko eta errutina hartzen juteko bale. Baina hilabete osoa… gehiegi iruditzen zait.
Oso labur: neri ere gehiegizkua iruditzen zata bi hilabete hauek osorik goizez bakarrik. Gurasuontzat bideragaitza da askotan eta haurrentzat ere eztet guztiz egokixa ikusten;
– batetik, oporretako “txip”akin egoten dia, baiña eztaude oporretan, eta lagunekin elkartzeko erreferentzia finkua galtzen dute, adibidez.
– bestetik, ikasturterako plangintzatukako materia denbora murritzaguan prestatu bihar dute, hau da, adibidez ekainian goizez bakarrik eukitzen ditxuzte klasiak, eta eskolan lan gutxio itxeko astixa dake (lojikoki) baiña lan guzti hori etxera bidaltzen zaie, eta ez zait justua iruditzen, eztator bat; eztakit esplikatzen naizen; ikas-ordu gutxio baiña lan gehixo etxerako (batipat azken ikasturtietako ikaslientzat).
eta anekdota bezela komentatu nahiko nuke, eztetela oso ondo ulertzen zer dela eta oporraldi bakoitzan aurretik (gabonak, aste santuak,.,…) egun erdiko eskola eguna bakarrik eukitzen deben….15 egun nahiko ez eta egun hortan ere, arratsalde solte bat jai.
Seguru nao eztala hain zaila 3 partiontzat (irakaslego, guraso eta ikasle) egokixaua dan egutegi bat adostia; argi dao hortarako danok gure partetik jarri bihar degula, eskola danon artian osatzen degu eta ez bertan lana itxen dutenak soilik.
Irailean goiz eta arratsaldez egin beharko zuten aldekoa naiz ni ere.Opor bezperetan egun erdia zergatik egiten dan ere?Egun horietan lanaldi osoa eskatuko nuke.Zerbaitetarako balio badezake?Aurrera proposamenarekin.
kaixo denori!
Lehenik eta behin eskerrak emon guraso elkarteari gure iritziak emoteko aukera hau emateagatik.
Ordutegian inguruan buruari bueltak emoten ibili naiz eta nik ikusten doten irtenbide errazana Guraso elkarteak iraileko eta Ekaineko arratsalde horietan extraeskolarrak antolatzia da (antzerki, xakea, dantza,… edozein aktibitate ludiko). Bitartean, ordutegia aldatzeko proposamenak luzatu eta gutxinaka eskolako ordutegia denentzat hobetuz.
Ordutegia denentzat egokiagoa izateko, egin daitekeena da adibidez ikasturtean zehar lehenago irtetzea (16ak edo 16:15etan) eta ordu horiek ihauterietako 3 egunetakoren bat kentzeko, lanaldi jarraituren bat luzatzeko, etab… erabiltzea. Zer iruditzen?
Aurreko komentarioen irizpide eraikitzaileari jarraikiz, guraso talde batek Egutegi Proposamen bat egin dugu.
Hemen aurkituko duzue:
Click to access Egutegi-proposamena%2BSinadurak.pdf
Helburua: proposamen honekiko atxikimenduak lortzea eta Arno Guraso elkartera eramatea, Eskola Kontseiluan egutegia bozkatzen denerako haintzat hartu dezaten.
Nola? Proposamenaren dokumentuan bi gauza aurkitu dituzu; egutegiaren proposamena eta sinadura jartzeko tartea. Hortaz, proposamenarekin ados dagoenak sinatu eta Arno Guraso Elkartera bidali beharko du. Familiako sinadura bakarra.
Nola bidali sinatutako dokumentua?: arnogurasoelkartea@hotmail.com helbidera sinaduraren argazkia bidaliz edota elkarteko ordezkariren bati, sinadura eskura emanez.
Noizko? bihar maiatzak 26
Proposamenaren ildo nagusia: “egunean ordu gutxiago, urtean arratsalde gehiago” formula erabiliz.
Hori da 5×175=875 izenburuak esan nahi duena.
Proposamen honekin ados dauden pertsona guztiek aurkituko al dute euren sinadura Arnora helarazteko gogoa eta modua!
————————–
Siguiendo el espíritu constructivo de los comentarios que me preceden, un grupo de padres y madres hemos consensuado una propuesta de calendario que encotraréis aquí.
Click to access Egutegi-proposamena%2BSinadurak.pdf
Objetivo: conseguir adhesiones a la propuesta y llevarlas a Arno Guraso elkartea, para que cuando en el Consejo Escolar se vote el calendario escolar, lo tengan en cuenta.
Cómo: En el documento de propuesta encontraras dos cosas; la propuesta de calendario y la parte de la recogida de firmas. Por lo tanto, quien esté de acuerdo con la propuesta debe firmarla y llevarla a Arno Guraso Elkartea. Una única firma por familia.
Cómo entregar el documento firmado? entregando en mano el documento firmado a algún representante de Arno, mañana por la tarde, o haciendo una foto y mandarlo via mail arnogurasoelkartea@hotmail.com
Para cuándo? Mañana lunes día 26 de mayo.
En qué se basa la propuesta? en intentar implantar un modelo de calendario basado en “menos horas al día, más jornadas completas al año”. Eso es lo que quiere decir “5×175=875”
Espero que haya quedado claro y q quien esté de acuerdo con esta propuesta encuentre las ganas y la manera de hacerlo llegar a Arno.